HERRI KIROLAK/SOKATIRA

600 kiloetako txapela irabazi du Gaztedi A taldeak

by | 2021/06/28

Argazkiak: egursport.com

Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako 600 kiloko kategorian honako taldeak aritu dira nor baino nor gehiago: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B, Gaztedi C eta Getxo.

Guztira hiru jardunalditan erabaki dira 600 kiloetako txapelak: lehenengoa ekainaren 12an Goiherri-Erandion, bigarrena ekainaren 26an Laukizen eta hirugarrena ekainaren 26an Zumarragan.

Lehenengo jardunaldian, Gaztedi A izan zen lehena, orotara 6,5 puntu bilduta, atzetik bigarren Goiherri izan zelarik puntuazio berdinarekin. Hirugarren Gaztedi B izan zen 5 punturekin, laugarren Akelarre 4 punturekin, bosgarren Mutriku 3 punturekin, seigarren Getxo bi punturekin eta zazpigarren Gaztedi C puntu bakarra lortuta.

Pasa den asteburuan jokatu ziren azkeneko bi jardunaldiak, bigarrena larunbatean Laukizen eta hirugarrena igandean Zumarragan.

Laukizeko saioan, Gaztedi A taldea nagusitu zen, guztira 7 puntu bilduta, atzetik bigarren Goiherri izan zelarik 6 punturekin. Hirugarren Gaztedi B izan zen 5 punturekin, laugarren Akelarre 4 punturekin, bosgarren Mutriku 3 punturekin, seigarren Getxo bi punturekin eta zazpigarren Gaztedi C puntu bakarra lortuta.

Zumarragan lehiaturiko azken jardunaldian berriz, Gaztedi A taldeak irabazi zuen berriro ere (7 puntu), atzetik Goiherri (6 puntu), Gaztedi B (5 puntu), Akelarre (3,5 puntu), Mutriku (3,5 puntu), Getxo (2 puntu) eta Gaztedi C (1 puntu) sailkatu zirelarik.

Hiru jardunaldien ostean beraz, sailkapen orokorra honela geratu da:

Sailkapen finala:

Gaztedi A 20,5 puntu

Goiherri 18,5 puntu

Gaztedi B 15 puntu

Mutriku 11,5 puntu

Akelarre 9,5 puntu

Getxo 6 puntu

Gaztedi C 3 puntu

Euskadiko Sokatira Txapelketari dagokionez, oraindik bi kategorietako txapelak nork jantziko dituen argitzeke dago, bi lehiaketa hauek uztailean zehar jokatuko direlarik.

2021eko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren egutegia:

560 KILO: Uztailaren 3 (Laukiz), 10 (Goiherri-Erandio) eta 17an (Laukiz). Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.

580 KILO MISTOA: Uztailaren 24an oraindik zehaztu gabeko plazan, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C arituko direlarik.

Share This