HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Beti Gaztek irabazi ditu Nafarroako sokatira txapelketako lehen txapelak
Beti Gazteko emakumeek zein gizonezkoek irabazi zituzten pasa den larunbatean Lesakako pilotalekuko “burbuilan” jokatutako Nafarroako txapelketako lehen bi txapelak. Beti Gazteko emakumezkoen eta gizonezkoen sokatira taldeek irabazitako bi txapelketak seinaka jokatu zituzten.
Gizonezkoen kategorian (450 kilo), Antsoain, Beti Gazte, Berriozar, Txantrea A eta Txantrea B aritu ziren lehian. Beti Gaztek lana gogotik egin behar izan zuen, batez ere Txantrea B talde indartsua menperatzeko. Bi talde hauek gainerako guztiei nahiko erraz irabazi zieten ligaxkan eta beraien artekoan, bana irabazi zuten: lehenbizikoa Beti Gaztek irabazi zuen eta bigarrena Txantreak. Ligaxka bukatuta bi taldeek hamarna puntu zituztenez, kitarakoa jokatu behar izan zuten eta hemen ere, lehen tiraldia etxekoek bereganatu bazuten ere, bigarrena Txantreakoentzat izan zen.
Beraz, desenpaterako azken tiraldia egin behar izan zuten, bi taldeak leher eginda zeudela, eta azkena Beti Gaztek irabazi zuen, txapela eskuratuz. Lesakarren atzetik, Txantrea B bigarren izan zen , Txantrea A hirugarren (6 puntu), Berriozar laugarren (3 puntu) eta Antsoain bosgarren (punturik bildu gabe).
Emakumezkoetan (375 kilo), nagusitasunez gailendu zen Lesakako taldea eta tiraldi guztiak bereganatu zituen, guztira 9 puntu eskuratuz. Atzetik sailkatu ziren Txantrea (6 puntu), Berriozar (3 puntu) eta Antsoain (punturik ez).
Aurtengoa lehiaketa berezia izango da, COVID19 gaitzak eragindako pandemiaren ondorioz, izan ere, Nafarroako sokatira txapelketa osoa Lesakako pilotalekuan lehiatuko da, edukiera mugatuarekin eta bi jardunaldi ezberdinetan: aurrenekoa otsailaren 20an eta bigarrena 27an. Emakumezkoen nahiz gizonezkoen taldeek seinaka tiratu bazuten iragan larunbatean, hurrengoan arituko diren talde mistoek (Beti Gazte, Antsoain, Berriozar eta Txantrea) zortzinaka arituko dira.
Sokatira Mundiala. Partehartzaileak
Getxoko Lur Gaineko Munduko Sokatira Txapelketak 16 selekzio nazional, 39 klub eta 580 kirolari bilduko ditu
Datorren astean hasiko da Sokatira Mundiala
Euskal Herriko talde nazionala 2014tik aritzen da modu ofizialean nazioarteko txapelketetan
Bizkaiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako bi saio jokatu dira
Azken jardunaldiaren zain, Gaztedi A da liderra (10,5 puntu), atzetik Goiherri duelarik (9,5 puntu)