HERRI KIROLAK/SOKATIRA

Bizkaiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako bi saio jokatu dira

by | 2021/08/23

Argazkiak: egursport.com

Pasa den abuztuaren 14an txapelketako aurreneko jardunaldia Laukizen ospatu ondoren, larunbat honetan, abuztuak 21, Berrizen ospatu da Bizkaiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketaren bigarren saioa Berrizburun.

Pisaketak 14:00etan izan ziren eta tiraldiak, berriz, arratsaldeko 17:00etatik aurrera lehiatu ziren. Bertan sei taldek hartu zuten parte: Gaztedi A, B eta C, Akelarre, Getxo eta Goiherri.

Aurreko jardunaldian Gaztedi A taldea puntu bateko abantailaz nagusitu bazen, honakoan Goiherrirekin berdinduta amaitu zuten, biek ala biek 5,5 puntu bildu zituztelarik.

Lehenengo jardunaldiko emaitzak, abuztuaren 14an Laukizen: Gaztedi A 5 puntu, Goiherri 4 puntu, Gaztedi B 3 puntu, Akelarre 2 puntu eta Gaztedi C 1 puntu.

Bigarren jardunaldiko emaitzak, abuztuaren 21ean Berrizen: Gaztedi A 5,5 puntu, Goiherri 5,5 puntu, Gaztedi B 4 puntu, Akelarre 3 puntu, Getxo 2 puntu eta Gaztedi C 1 puntu.

Bi jardunaldiak jokatu ostean honela dago sailkapen nagusia:

1. Gaztedi A 10,5 puntu

2. Goiherri 9,5 puntu

3. Gaztedi B 8 puntu

4. Akelarre 6 puntu

5. Getxo 2 puntu

6. Gaztedi C 2 puntu

Hurrengo fasea Goiherrin izango da abuztuaren 29an, non Gaztedi A, Goiherri, Gaztedi B, Akelarre, Getxo eta Gaztedi C taldeak arituko diren nor baino nor gehiago.

Iazko Lur Gaineko Bizkaiko txapelketan, Erandioko Goiherri A taldea nagusitu zen, irailaren 12 eta 19an jokatutako bi jardunaldiak irabazita eta guztira 10 puntu eskuratuta. Atzetik, bigarren Laukizko Gaztedi geratu zen 8 punturekin,  eta Erandioko Akelarre hirugarren 6 puntu pilatuta. Laugarrena Akelarre izan zen (6 puntu) eta bosgarrena Goiherri B taldea, bi punturekin.

Share This