HERRI KIROLAK
Batirtze Ispizua eta Nerea Egurrola, Bizkaiko txapeldun
Bizkaiko trontza txapelketa lehiatu zen pasa den igandean Sopelan, non Batirtze Ispizua eta Nerea Egurrola nagusitu ziren. Iraide Gezuraga arratzuarra eta Amaia Mendiuneta txapeldunorde geratu ziren.
Aurreko asteburuan, Gautegiz Arteagan Bizkaiko Lokotx Biltze Txapelketa, non 5 emakume eta 9 gizon aritu ziren nor baino nor gehiago txapela eskuratzeko lehia bizian, azkenean Aritz Martin gernikarra eta Valentina Rangel getxoztarra nagusitu zirelarik.
Asteburu honetan berriz, irailaren 11n eta 12an, euskal tradizioak Sopelara bueltatu ziren Euskal Jaiaren edizio berri batean. Larunbatean izandako jardueretaz aparte, igandean ohikoak diren herri kirolez gozatzeko aukera egon zen udaletxeko plazan. Eguerdiko 12:00etatik aurrera hasi zen ekitaldia Bizkaiko Emakumezkoen Trontza Txapelketarekin, bertan lehiatu zirelarik Nerea Egurrola, Batirtze Ispizua, Iraide Gezuraga eta Amaia Mendinueta kirolariak.
Azkenean, Batirtze Ispizua eta Nerea Egurrolak jantzi zuten txapela, bost minutu pasatxotan (5.29,215) burutu zituztelarik egin beharreko lanak. Iraide Gezuraga eta Amaia Mendiuneta berriz, azpitxapeldun geratu ziren 7.04,36ko denbora eginda.
Emakumezkoen txapelketaz gain, herri kirol erakustaldiak egin zituzten Sopelan: lasto botatze eta altxatze saioa egin zuten Beñat Obietak eta Jon Loiolak, eta ingude jasotzean aritu ziren Obieta eta Nerea Egurrola. Harri jasotze erakustaldia, berriz, Beñat Ibañezek, Ugaitz Perezek eta Aingeru Palaciosek eskaini zuten.
Ekitaldiek edukiera mugatua izan zuten, eta beraz, ikuskizunetara sartzeko aldez aurretik gonbidapenak eskuratu behar izan ziren Kurtzio Kultur Etxean edo Udalaren webgunean.
2021eko Bizkaiko Emakumezkoen Trontza Txapelketako sailkapena:
1 Nerea Egurrola – Batirtze Ispizua 5 minutu eta 29 segundo
2 Iraide Gezuraga – Amaia Mendinueta 7 minutu eta 04 segundo
Egur Sport-en hiru lehiaketak ekainaren 27an abiatuko dira
Data horretan, Urrezko banakako aizkolari txapelketa, Hiru hamarreko harrijasotze txapelketa eta emakumezkoen harrijasotze txapelketa hasiko dira
Gorka Leunda: «Kirolaren garapena hobetzeko aldaketa estrukturalak bultzatzen ditugu»
Avento Kirol Aholkularitza-ko arduradunarekin elkarrizketa, Euskal Kirol Esparruari buruz
Geure Sport aldizkari digitalaren 11. alea
Iker Vicente, Nafarroa eta Euskal Herriko aizkora txapeldunarekin elkarrizketa