MENDI LASTERKETAK

Basaburuko Duatloia lehiatu zen larunbatean

2021/03/09

Argazkiak: Basaburuko BTT

Basaburuko duatloi zirkuitua lehiatu zen pasa den larunbatean, martxoak 6, eguraldia lagun eta COVID19 gaitzari aurre egiteko osasun neurri guztiak zorrotz beteta.

150 pertsonek gehienez izena ematen ahal bazuten, azkenean 147k parte hartu zuten (haietatik 17 emakumek). Hasteko 5 kilometro egin behar zituzten korrika, gero 24 bizikletaz eta ondoren beste bi eta erdi korrika. Ibilbidea: korrika Peruskobordaraino, ondoren bi buelta bizikletaz Jauntsarastik Urritzaraino, Mugiroraino, Aldazeraino, Berueteraino eta berriz Jauntsaratseraino. Eta bukatzeko beste buelta bat korrika  Peruskobordaraino.

Gizonezkoetan, Mikel Astizek lortu zuen garaipena 1:12:03ko denbora eginda. Atzetik, bigarren postuan Joseba del Barrio helmugaratu zen 24 segundora eta Julen Anduezak osatu zuen podiuma, irabazlearengandik 53 segundora iritsita. Santi San Miguel doneztebarra lehenbizikoa izan zen beteranoen kategorian 1:19:21 denborarekin.

Emakumezkoetan berriz, Maialen Eliak eskuratu zuen garaipena, zirkuitua osatzeko 1:29:13ko denbora erabilita, bigarren Marina Echenique izan zen, minutu eta 27 segundora, eta hirugarrena Carlota Perurena, minutu eta 43 segundora.

ABSOLUTOEN SAILKAPENAK:

EMAKUMEZKOAK

1 MAIALEN ELIA SARASIBAR, DONIBANE K.E. – ONHAUS, lasterka 0:21:18, txirrindulan 0:56:54, lasterka 0:11:01. Guztira: 1:29:13
2. MARINA ECHENIQUE PALACIOS, SALTOKI TRIKIDEAK, 1:30:41 (0:22:08+0:57:17+0:11:15)
3. CARLOTA PERURENA RODRIGUEZ, DONIBANE K.E. – ONHAUS,  1:30:57 (0:23:44+0:55:26+0:11:46)
4. VICTORIA JUANIKOTENA MADRIGAL, SALTOKI TRIKIDEAK, 1:30:58 (0:21:34+0:57:59+0:11:23)
5. LAURA SANZ GARAYALDE, SNF, 1:31:23 (0:22:39+0:56:46+0:11:57)
6 INES PATRICIO ZAFRA, SNF, 1:33:44 (0:22:04+1:00:26+0:11:13)
7 CLAUDIA SAMITIER ANDRES, SALTOKI TRIKIDEAK, 1:34:01 (0:24:14+0:57:35+0:12:12)
8 ANDREA OSACAR HERNANDEZ, DONIBANE K.E. -ONHAUS, 1:40:39 (0:25:24+1:02:03+0:13:12)
9 IRUNE ALVAR ESPATOLERO, SALTOKI TRIKIDEAK, 1:41:30 (0:24:19+1:03:50+0:13:20)
10 ARANTXA BARCELONA GRACIA, S.D.R. ARENAS, 1:42:46 (0:24:59+1:03:54+0:13:52)

GIZONEZKOAK

1 MIKEL ASTIZ ERRO, DONIBANE K.E. – ONHAUS TRIATLO, lasterka: 0:17:43, bizikletan:0:45:11 eta berriz lasterka: 0:09:08. Guztira :1:12:03
2. JOSEBA DEL BARRIO SANZ, TRI-UR GAZIA, 1:12:28 (0:17:49+0:45:28+0:09:10)
3 JULEN ANDUEZA VALENCIA, SALTOKI TRIKIDEAK, 1:12:57 (0:17:36+0:46:10+0:09:10)
4 AITOR BLANCO URMENETA, SNM, 1:13:19 (0:16:51+0:47:45+0:08:41)
5 XABIER ORDUNA GARJON, HIRUKI VALLE DE EGUES TRIAT, 1:13:32 (0:18:05+0:46:11+0:09:15)
6 MIKEL AZKOITI TANCO, SNM, 1:14:12(0:17:38+0:47:12+0:09:21)
7 JULEN SAGASTIBELTZA LASARTE, AMANDARRI TRIATLOI KLUBA, 1:14:13  (0:18:20+0:46:01 +0:09:51)
8 MIGUEL SERÓN ESQUIROZ, VALLE ARANGUREN , 1:15:20 (0:18:14+0:47:50+0:09:15)
9 ANDONI ACEBEDO GARCÍA, INDEPENDIENTE, 1:15:26 (0:18:07+0:47:50+0:09:29)
10 PERU LOZANO GARCIA,TRI-UR GAZIA, 1:16:01 (0:18:29+0:47:33+0:09:58)

Gainontzeko kategorien sailkapenak ikusteko sakatu HEMEN

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Dato kaletik eta 10 kilometroko ibilbidearekin azaroaren 1ean, goizeko 11:00etan ospatuko da XVI. aldiz Gasteiz Hiria herri lasterketa. Euskara eta kirola uztartzeko helburua duen lasterketa honetan izena emateko   [gallery...

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

LASTERKETAK   Joan den igandean, maiatzak 24ean  ospatu zen III Burdin hesia mendi lasterketa eta lehen  mendi martxa Bilbotik Laudiora. 25 kilometrotako ibilbidea izan zuen lasterketak Bizkaia frontoitik abiatu zen goizeko 9,30etan eta 200 korrikalarik hartu...