XAKEA

Ipar zein Hego Euskal Herriko emakumezkoen xake selekzioen arteko lehia jokatu zen Baionan

2021/03/09

Euskal Herriko emakume jokalariak bildu ziren Baionako Aviron taldeak ‘online’ prestatutako Iparralde/Hegoalde xake torneoan, zeinean Hegoaldeko selekzioak 46,5 punturekin irabazi zuen lehia, Iparraldek 21,5 puntu erdietsi zituelarik

 

Euskal Herriko hegoaldeko eta iparraldeko emakumezkoen xake selekzioek elkarren artean jokatu zuten online bidezko lagun arteko topaketa igande goizean, goizeko 10:00etatik 14:30era bitartean.

Aviron Bayonnais kirol klubeko xake taldeak antolatu ditu topaketok, Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Baionako Udalaren eta Euskal Xake Federazioaren laguntzarekin. Txapelketak geldi daudela-eta aukera aproposa izan zuten xake jokalariek beraz entrenamenduei segida eman eta euren dohainak erakusteko.

Selekzio bakoitzak sei jokalari izan zituen eta hauen artean behintzat 14 urtez azpiko eta 18 urtez azpiko jokalari bana egon behar zuten. COVID19 gaitzak eragindako osasun egoera dela eta, honakoan norgehiagokak Internet bidez jokatu dituzte, irudietarako Zoom plataforma eta partidetarako Lichess plataforma erabilita.

Jardunaldiak 10:00etan hasi eta 14:30ak arte iraun du. Jokalari bakoitzak bi partida erdi-bizkor eta sei partida bizkor jokatu ditu guztira eta azkenean Hegoaldeko selekzioa Iparraldekoari gailendu zitzaion.

Izan ere, Josu Tornayk gidaturiko Hegoaldeko selekzioak hasieratik menperatu zuen norgehiagoka eta 46,5 punturekin irabazi zuen lehia, Iparraldek 21,5 puntu erdietsi zituelarik. Irabazleen artean, hamarna puntu lortu zituzten Irati Laseka nafarrak eta Cecilia Perez gipuzkoarrak eta Haizea Tornay arrasatearrak bere taldeko hirugarren emaitza onena eskuratu zuen, zazpi punturekin.

Arestian esan bezala, jardunaldi hauek online burutu zituzten xake jokalariek, eta ez-ohiko formatua izan arren arazorik gabe burutu zen xake jardunaldia, egoerak baimentzen duenean hasiko direlarik norgehiagoka presentzialak jokatzen.

Euskal Herria finalaren atarian gelditu da

Euskal Herria finalaren atarian gelditu da

XAKEA   Partidu bakar bat bera ere galdu gabe Euskal Herria Europako Nazioarteko Talde Gazteen Xake Txapelketaren finalaren ataria gelditu da. Sailkatu ahal izateko multzoko lehen bukatu behar zuen, baina 5 berdinketarekin ezin izan du finalerako txartela...