MENDI LASTERKETAK
Basaburuko Duatloia lehiatu zen larunbatean
Basaburuko duatloi zirkuitua lehiatu zen pasa den larunbatean, martxoak 6, eguraldia lagun eta COVID19 gaitzari aurre egiteko osasun neurri guztiak zorrotz beteta.
150 pertsonek gehienez izena ematen ahal bazuten, azkenean 147k parte hartu zuten (haietatik 17 emakumek). Hasteko 5 kilometro egin behar zituzten korrika, gero 24 bizikletaz eta ondoren beste bi eta erdi korrika. Ibilbidea: korrika Peruskobordaraino, ondoren bi buelta bizikletaz Jauntsarastik Urritzaraino, Mugiroraino, Aldazeraino, Berueteraino eta berriz Jauntsaratseraino. Eta bukatzeko beste buelta bat korrika Peruskobordaraino.
Gizonezkoetan, Mikel Astizek lortu zuen garaipena 1:12:03ko denbora eginda. Atzetik, bigarren postuan Joseba del Barrio helmugaratu zen 24 segundora eta Julen Anduezak osatu zuen podiuma, irabazlearengandik 53 segundora iritsita. Santi San Miguel doneztebarra lehenbizikoa izan zen beteranoen kategorian 1:19:21 denborarekin.
Emakumezkoetan berriz, Maialen Eliak eskuratu zuen garaipena, zirkuitua osatzeko 1:29:13ko denbora erabilita, bigarren Marina Echenique izan zen, minutu eta 27 segundora, eta hirugarrena Carlota Perurena, minutu eta 43 segundora.
ABSOLUTOEN SAILKAPENAK:
EMAKUMEZKOAK
1 MAIALEN ELIA SARASIBAR, DONIBANE K.E. – ONHAUS, lasterka 0:21:18, txirrindulan 0:56:54, lasterka 0:11:01. Guztira: 1:29:13
2. MARINA ECHENIQUE PALACIOS, SALTOKI TRIKIDEAK, 1:30:41 (0:22:08+0:57:17+0:11:15)
3. CARLOTA PERURENA RODRIGUEZ, DONIBANE K.E. – ONHAUS, 1:30:57 (0:23:44+0:55:26+0:11:46)
4. VICTORIA JUANIKOTENA MADRIGAL, SALTOKI TRIKIDEAK, 1:30:58 (0:21:34+0:57:59+0:11:23)
5. LAURA SANZ GARAYALDE, SNF, 1:31:23 (0:22:39+0:56:46+0:11:57)
6 INES PATRICIO ZAFRA, SNF, 1:33:44 (0:22:04+1:00:26+0:11:13)
7 CLAUDIA SAMITIER ANDRES, SALTOKI TRIKIDEAK, 1:34:01 (0:24:14+0:57:35+0:12:12)
8 ANDREA OSACAR HERNANDEZ, DONIBANE K.E. -ONHAUS, 1:40:39 (0:25:24+1:02:03+0:13:12)
9 IRUNE ALVAR ESPATOLERO, SALTOKI TRIKIDEAK, 1:41:30 (0:24:19+1:03:50+0:13:20)
10 ARANTXA BARCELONA GRACIA, S.D.R. ARENAS, 1:42:46 (0:24:59+1:03:54+0:13:52)
GIZONEZKOAK
1 MIKEL ASTIZ ERRO, DONIBANE K.E. – ONHAUS TRIATLO, lasterka: 0:17:43, bizikletan:0:45:11 eta berriz lasterka: 0:09:08. Guztira :1:12:03
2. JOSEBA DEL BARRIO SANZ, TRI-UR GAZIA, 1:12:28 (0:17:49+0:45:28+0:09:10)
3 JULEN ANDUEZA VALENCIA, SALTOKI TRIKIDEAK, 1:12:57 (0:17:36+0:46:10+0:09:10)
4 AITOR BLANCO URMENETA, SNM, 1:13:19 (0:16:51+0:47:45+0:08:41)
5 XABIER ORDUNA GARJON, HIRUKI VALLE DE EGUES TRIAT, 1:13:32 (0:18:05+0:46:11+0:09:15)
6 MIKEL AZKOITI TANCO, SNM, 1:14:12(0:17:38+0:47:12+0:09:21)
7 JULEN SAGASTIBELTZA LASARTE, AMANDARRI TRIATLOI KLUBA, 1:14:13 (0:18:20+0:46:01 +0:09:51)
8 MIGUEL SERÓN ESQUIROZ, VALLE ARANGUREN , 1:15:20 (0:18:14+0:47:50+0:09:15)
9 ANDONI ACEBEDO GARCÍA, INDEPENDIENTE, 1:15:26 (0:18:07+0:47:50+0:09:29)
10 PERU LOZANO GARCIA,TRI-UR GAZIA, 1:16:01 (0:18:29+0:47:33+0:09:58)
Gainontzeko kategorien sailkapenak ikusteko sakatu HEMEN
Gasteizko Maratoi Erdia, abenduaren 19an
2020ko etenaldiaren ostean, probaren 43. ediziorako data zehaztu berri dute antolatzaileek
Bueltan da Hiru Haundiak mendi-lasterketa
Iaz atzeraturiko XXII. edizioa urriaren 19an lehiatuko da
Jabi Goitia eta Maddi Marquet nagusitu dira Oñatiko duatloian
Guztira bost kilometro korrika, 20 bizikletan eta beste 2,5 korrika egin behar izan zituzten partehartzaileek, erlojuaren kontra arituta