MENDI LASTERKETAK

Bueltan da Hiru Haundiak mendi-lasterketa

2021/04/28

Argazkiak: hiruhaundiak.com

Mendizale guztiek bi urtetik behin izaten dute hitzordu berezi eta garrantzitsu bat: 1987tik Manuel Iradier Elkarteak antolatzen duen Hiru Haundiak proba.

Urriaren 17an zen egitekoa 2020ko Hiru Handiak baina azken unera arte saiatu ziren arren, antolatzaileek adierazi zutenez orduan zegoen egoera epidemiologikoak ezinezko egin zien parte-hartzaileen, boluntarioen, staff-eko langileen, publikoaren eta tokiko erakundeetako biztanleen (Murgia, Otxandio, Araia, Ubidea, Landa…) segurtasuna bermatzea, eta ondorioz erabaki etikoena eta arduratsuena lasterketa 2021era atzeratzea zela erabaki zuten.

Aurten baina, Gorbeia (1.431 metro), Anboto (1.331 metro) eta Aizkorri (1.528 metro) tontorrak zeharkatzen dituen mendi-lasterketaz gozatzeko aukera izango dugula jakinarazi berri dute Manuel Iradier Elkarteko kideek.

Zalantza ugari egon bada ere, txertoen etorrerak eta hartu beharreko osasun neurrien ezagutzak zulo beltzetik ateratzea ahalbidetu eta ate txiki bat ireki die kirol-ekitaldien arduradunei.

Hiru Haundiak jaialdiko sustatzaileek ez dute aukera hori alde batera utzi nahi izan eta urtebeteko atzerapenarekin, Gorbeia, Anboto eta Aizkorri berriro ere urriaren 9an elkartuko direla iragarri dute.

Antolakuntzatik jakinarazi dutenez,  aire zabaleko ekitaldi baterako behar diren neurri guztiak hartuko dituzte: distantzia soziala, musukoaren erabilera pertsonen kontzentrazio handiko puntuetan, irteera mailakatua, hornidurak…

Ospakizunaren eguna hurbiltzen den heinean, Hiru Haundiak ekitaldi berezi honi buruzko xehetasun gehiago emango dira. Hori baino lehen, antolatzaileek maiatzaren 10ean jakinaraziko dituzte iaz egindako inskripzioen itzulketak egiteko prozedurak, itxaron-zerrenden funtzionamendua eta, posible izatekotan, inskripzio berriak egiteko aukerak.

Hiru Handiak mendi-lasterketa

Hiru Haundiak mendiko iraupen-lasterketa erreferentea da Euskal Herrian, Sociedad Excursionista Manuel Iradierren eskutik antolatuta 1987. urtetik, estatu mailan proba aitzindaria delarik.

Euskal medietako gailur nabarmenenak bateratzen ditu ibilbide berdinean: Gorbea (Araba) 1481m, Anboto (Bizkaia) 1331m eta Aizkorri (Gipuzkoa) 1523m. Gailur bakoitza erkidegoko probintzia bati dagokio eta bakoitza parke natural batean kokatuta dago. Ibilbidea 101km dira, 10.000m baino gehiagoko desnibelarekin eta 24 ordu gehienez erronka betetzeko.

10 urtetan zehar, 1987tik 1996ra, proba urtero antolatu izan da eta hortik aurrera, bi urtetan behin: 1998, 2000, 2002, 2004, 2006, 2008, 2010… 2020. Urtetik aurrera alabaina, lasterketa berriro urtero antolatzeko erabakia hartu zen.

2000, 2002 eta 2004. urteetan, ibilaldiarekin batera, hiru etapatan banatuta zegoen lasterketa bat ospatu egin zen. 2006. urteko edizioan, ibilaldia eta lasteketa bateratu egin ziren, partaide denak modu berean parte hartuz, gutxieneko denborarik gabe eta 24 orduko gehienezko denborarekin.

Share This