ERRUGBIA
Baionako Aviron – London Irish, urtarrilaren 11n
Baionako Aviron – London Irish, urtarrilaren 11n
Baionako Aviron – London Irish partida euskal errubgiaren festa izango da. Avironek, Scarlets kontrako partidan egin bezala, sarrerak banatuko ditu Euskal Herriko errugbi taldeen artean denak batera bertan izateko. Izan ere, klubeko presidente Philippe Tayeb eta akzionista nagusietako Elie Benmergui oso gustura agertu dira Hegoaldeko zaleen erantzunarekin eta berretsi egin nahi izan dute Euskal Herriko errugbiaren presentzia eta parte hartzea Irish London taldearen kontrako partidan ere.
Challenge Cup : la fête des clubs du Pays basque @avironrugbypro https://t.co/7AuBevwyBE
— elie benmergui (@ElieBenmergui) December 8, 2019
Abenduaren 7an jokatu zuten Sacarlets taldearen aurkako partida Jean-Dauger zelaian, eta Hegoaldeko zein Iparraldeko klubeko partaideak ere izan ziren bertan, Challenge Cup lehiaketako aukera profitatuz Euskal Herriko errugbiaren batasuna agertu eta aldarrikatzeko, azken batean Baionako Aviron euskal taldeen ordezkaria ere delako txapelketa horretan.
Les Scarlets s’imposent 11-19 sur la pelouse de Jean-Dauger#ChallengeCup pic.twitter.com/m7Tqhr59xk
— Aviron Bayonnais (@avironrugbypro) December 7, 2019
Europako Errugbi Challenge Cup 2019/20 edizioaren lehen fasean ari dira Baionako Aviron eta London Irish errugbi taldeak. Txapelketako bigarren multzoan ari dira biak, dagoeneko lau partida jokatu dituzte, eta lehenengo bueltan London Irish 45-31 Baionako Aviron emaitzarekin amaitu zen bien arteko lehia azaroaren 23an.
FULL-TIME: London Irish 45 – 31 @avironrugbypro
Seven tries in total for the Exiles and 5️⃣ points in the bag in round 2 of @ERChallengeCup ?☘️#LIRvBAY pic.twitter.com/aoF8YCwKYb
— London Irish (@LiRFC) November 23, 2019
Nos Ciel et Blanc s’inclinent 45 à 31 face aux London Irish et repartent avec le bonus offensif @ERChallengeCup pic.twitter.com/3ZcU9hvKJ5
— Aviron Bayonnais (@avironrugbypro) November 23, 2019
Errugbia
Euskal Ligako errugbi VIIko topaketa Ordizian
Ordizia Errugbi Taldea, Hernani Errugbi Taldea eta Iruñako Iruñeko La Unicak aurkeztu dituen bi taldeak aritu dira
II. Euskal Errugbi Liga atzeratu dute
Covid-19aren pandemia egoera dela eta antolakuntzak erabaki du bigarren edizioa 2021eko abuztura atzeratzea
Iñaki Laskurain: «Beste batzuek gauzak egiteko lana bultzatu dugu»
Elkarrizketa Iñaki Laskurain, Euskadiko Errugbi Federazioko Presidente Ohiarekin [berria.eus]