TXIRRINDULARITZA
Aurtengo Euskal Herriko Itzuliaren xehetasunen berri eman dute
Itzulia Basque Country 2021eko ibilbide ofiziala ezagutzera eman berri du lasterketaren antolakuntzak. Lasterketaren 60. edizioa apirilaren 5etik 10era egingo da, 797,6 km zeharkatuz. Banakako erlojupeko batekin hasiko da Bilbon apirilaren 5ean eta Arraten izango du amaiera, 10ean.
Aurtengo edizioa hasteko erlojupekoa prestatu da Bilbon zehar, 13,9 kilometroko luzerarekin. Bigarren etapak, 154,8 kilometro, Zallan izango du abiapuntua eta Bizkaitik ibiliko da, Sestaon amaitu arte. Hirugarren jardunaldia Amurrion hasi eta Laudioko Ermualde mendatean bukatuko da. Etaparik luzeenak, 189,1 kilometro guztira, Gasteiz eta Hondarribia lotuko ditu, Jaizkibelera eta Erlaitzera igoerak tartean. Bosgarren etapak, Hondarribian hasita, gipuzkoar kostaldea zeharkatuko du Ondarroara heltzeko, hiru mendate gainditu beharko dituztelarik. Seigarren, eta azken etapa, Ondarroatik Arratera doanak, zazpi mendate puntuagarri ditu, 111,9 kilometroko ibilbidean. Horien artean, Elosuko gaina, Bergaran.
Antolatzaileek azaldu dutenez, ibilbidearen xedea pertsonen mugimenduak ekiditea izan da, eta aurten beraz lasterketa ez da Nafarroatik ezta Ipar Euskal Herritik ere pasako.
Antolatzaileek parte hartuko duten taldeen izenak ere jakitera eman dituzte, orotara 24 talde arituko direlarik, UCI World Tourreko 19 eta UCI ProTeamseko 5:
UCI World Tourreko 19 taldeak: Movistar (ESP), AG2R Citrôen (FRA), Bora – Hansgrohe (ALE), Cofidis (FRA), Deceuninck Quick Step (BEL), Groupama – FDJ (FRA), Ineos Grenadiers (ING), Jumbo Visma (PSB), Lotto Soudal (BEL), Trek – Segafredo (AEB), UAE Emirates (EAU), Astana Premier Tech (KAZ), Bahrein Victorius (BRN), GreenEdge (AUS), Intermarché – Wanty Gobert (BEL), Israerl Start up Nation (ISR), DSM (ALE), EF Education Nippo (AEB), Qhubeka Assos (HEGOAFRIKA).
UCI ProTeams taldeak:Total Direct Energie, Caja Rural-Seguros RGA, Burgos-BH, Euskaltel-Euskadi eta Kern Pharma taldea
Aurtengo Itzulian aritzeko gonbidapena jaso dute beraz Pro Team Mailan diharduten Euskal Herriko hiru taldeek: Euskaltelek, Caja Ruralek eta Kern Pharmak.
2021. urteko Itzuliaren etapak:
1- Bilbo-Bilbo (13,9 kilometro/CRI)
2- Zalla-Sestao (154,8 kilometro)
3- Amurrio-Ermualde (167,7 kilometro)
4- Gasteiz-Hondarribia (189,2 kilometro)
5- Hondarribia-Ondarroa (160,2 kilometro)
6- Ondarroa-Eibar/Arrate (111, 9 kilometro)
TXIRRINDULARITZA
Getxoko Zirkuituak aurreikusitako data mantentzen du
Udalaren laguntzarekin eta lasterketaren babesle nagusienen sostengua ziurtatua, abuztuaren 2an lehiatuko da printzipioz
2020ko txirrindularitza egutegia birmoldatu dute
Ondorioz, Donostiako Klasikoa atzeratua izan da, Nafarroako Itzulia bertan behera geratu da eta Euskal Herriko Itzulia data bila dabil
Amateur kategoriako txirrindularitza ataka zailean dago
Bertan behera geratu dira afizionatu mailako lasterketa ugari eta profesionaletara urratsa emateko aukera asko zaildu egin da