ARRAUNA

Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Txapelketa lehiatu zen larunbatean Orion

by | 2021/05/03

Argazkiak: Gipuzkoako Arraun Federakundea

Pasa den larunbatean, maiatzak 1, arratsaldeko 18:00tan hasita (aurretik aulki mugikorreko jardunaldia jokatu zen) lehiatu zen orioko herrian bertan, errioan, zortziko absolutuko Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Txapelketa.

Bost ontzi lehiatu ziren gizonezkoetan Gipuzkoako banderaren bila: Ur-kirolak A eta B, Arraun Lagunak-Donostia, Hondarribia eta Orio. Lehenengo aldiz, emakumezkoen lehia ere egon zen aurten, hiru ontzi uretaratu zirelarik: Arraun Lagunak Donostia, Hondarribia eta Santiagotarrak-Irun taldeak, hain zuzen.

Esan bezala, bost ontzi aritu ziren gizonezkoetan urrezko dominen bila eta garaipena oriotarrentzat izan zen beste behin zortziko absolutuan. 1994tik 27 aldiz jokatu da txapelketa hori, eta Orioko gizonezkoek 17 alditan lortu dute garaipena. Oriotarrek eskuratu zuten urrea, baina gain-gainean izan zuten Hondarribia, aurrenak 04:45;38 denbora egin baitzuen, eta bigarrenak 04:45;92. Brontzea Ur-kirolak A taldearentzat izan zen (05: 01,02), 15, 64 segundora eta laugarren Arraun Lagunak-Donostia izan zen (05:05,65), 20,27 segundora. Azkenik, bosgarren postuan helmugaratu zen Ur Kirolak B ontzia, 05:29,57ko denbora eginda, irabazlearengandik 44,19 segundora.

Emakumeetan berriz, aurreneko aldiz lehiatu zuten  aullki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketa eta azkenean Santiagotarrak Irun aise gailendu zen, hamar segundoko aldea aterata Hondarribiari; 05:32;96 egin zuten aurrenekoek, eta 05:43;20, bigarrenek. Donostia sailkatu zen hirugarren (05:47,14).

SAILKAPENAK:

Gizonezkoak

  1. Orio 04:45;38
  2. Hondarribia 04:45;92
  3. Ur-kirolak A 05:01,02
  4. Arraun Lagunak-Donostia 05:05,65
  5. Ur Kirolak B 05:29,57

Emakumezkoak

  1. Santiagotarrak Irun 05:32;96
  2. Hondarribia 05:43;20
  3. Arraun Lagunak Donostia 05:47,14
Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA  Ninguno de los dos dieron opción a la sorpresa Aunque la lluvia no dio tregua durante todo el día, 104 fueron los corredores inscritos en la sexta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Azpeitia. Los...

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA   Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

LASTERKETAK/MENDI-DUATOLIA Larunbat arratsaldean Zubietan jokatu zen Mendi Duatloi Zirkuituko bigarren frogan 160 duatloilari inguruk parte hartu zuten. Lehengo urtean EH-ko Txapelketa jokatu zen zirkuituaren antzekoa prestatu zuen antolakuntzak, nahiz eta aurtengoan...