FUTBOLA / VII. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Athletic – Reala, apirilaren 15ean
Athletic – Reala
VII. Euskal Herria Txapela 2022-23 edizioaren laugarren partida izango da. Apirilaren 15ean jokatuko da, Athletic eta Realaren artean, larunbatarekin, arratsaldeko 16:15ean hasita, San Mames fubol zelaian.
Lehenengo bueltan, urtarrilaren 15ean jokatu zuten Reala – Athletic arteko partida, eta orduko hartan Reala 3-1 nagusitu zen.
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23
Aurtengo edizio honetan hiru talde ari dira Txapela eskuratzeko lehian: Athletic, Reala eta Osasuna. Izan ere, 2021-22 denboraldian, Alaves jaitsi egin zen Espainiako Ligako 2. mailara, eta Euskal Herria Txapela lehen mailan diharduten taldeen artean jokatzen da, ezinbestez. Hiru talde izanik, sei partida jokatuko dira finalerako sailkatzeko fasean. Lehenengo bien artean jokatuko da finala.
Sailkapena
Lehenengo buelta jokatuta Reala sendo ageri da buruan VII. Euskal Herria Txapelaren 2022/22 edizio honetako sailkapenean sei punturekin. Osasuna eta Athletic, aldiz, puntu bana eskuratu dute orain arte. Bigarren bueltari begira, eta hiru partida jokatzeke, dagoeneko Reala sailkatuta dago finalerako.
Realak etxean jokatu ditu bi partidak, eta biak irabazi dituenez, dagoeneko lortua du finalerako pasea. Dena dela, ikusi beharko da zer gertatzen den bigarren itzulian. Bai Osasunak eta bai Athleticek, biek ala biek aukera dute oraindik finalera iristeko, bai eta lehen postua eskuratzeko ere.
Hurrengo partida
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren hurrengo partida, bigarren bueltako azkenak, alegia:
- Osasuna – Reala. Apirilaren 30eko aseburuan jokatuko da, eguna eta ordua oraindik zehazteke dagoelarik.
- Osasuna – Athletic. Maiatzaren 24ko aseburuan jokatuko da, eguna eta ordua oraindik zehazteke dagoelarik.
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22
Athleticek irabazi zuen Euskal Herria Txapelaren azken edizioa, eta bera dugu Txapelaren jabea, aurtengo lehiaketa amaitu artean.
Webgune honetako artxiboetaz aparte, Euskal Herria Txapelako datu guztiak eskuragarri daude euskal wikipedian.
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG |
---|---|---|---|---|---|---|---|
REALA | 9 | 4 | 3 | 0 | 1 | 7 | 3 |
OSASUNA | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 2 | 4 |
ATHLETIC | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 3 | 5 |
NOIZ | TALDEA | TALDEA | |
---|---|---|---|
2022.12.31 | Reala | Osasuna | |
2023.01.09 | Athletic | Osasuna | |
2023.01.14 | Reala | Athletic | |
2023.04.16 | Ahletic | Reala | |
2023.04.30 | Osasuna | Reala | |
2023.05.25 | Osasuna | Athletic |
Euskal Herria Txapela
Osasuna – Athletic, maiatzaren 25ean
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren azken partida izango da. Arratsaldeko 21:30etan hasiko da, Sadar futbol zelaian.
Osasuna 0-2 Reala
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren bogarren partida izan da. Emaitza honekin Realak lehen postua ziurtatu du.
Osasuna – Reala, ostiralean
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren bosgarren partida izango da. Gaueko 21:00etan hasiko da, Sadar futbol zelaian.
Athletic 2 – 0 Reala
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren laugarren partida izan da. Finalean izateko urratsa eman du Athleticek.
Athletic – Reala, larunbatean
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren laugarren partida izango da. Arratsaldeko 16:5ean hasiko da, San Mames futbol zelaian.
Lehen itzulia jokatuta, Reala dago sailkapenaren buruan
Reala dagoeneko sailkatuta dago finala jokatzeko. Bigarren bueltarako, oraindik ere, jokoan dago lehen postua, bai eta bigarren finalista zein izango den.