FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Athletic 2 – 0 Reala

by | 2023/04/17

Argazkia: Aritz Loiola @Foku_eus

 

Athletic 2-0 Reala


FITXA TEKNIKOA:


AHLETIC: Unai Simon; Capa (Vivian, 62. min), Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Dani Garcia, Vesga; Iñaki Williams (Herrra, 89. min), Sancet (Muniain, 77. min), Nico Williams (Berenguer, 77.min); eta Guruzeta (Raul Garcia, 62. min).

REALA: Remiro; Gorosabel (Aritz Elustondo, 46. min), Zubeldia, Le Normand, Aihen Muñoz; Zubimendi, Merino, Brais (Barrenetxea, 46. min), Silva (Navarro, 82. min); Kubo (Cho, 61. min) eta Oyarzabal (Sorloth, 61. min).


GOLAK:
1-0 32. min. Iñaki Williams
2-0 69. min: Iñaki Williams


EPAILEA:

Cesar Soto Grado. Txartel horiak atera dizkie Capa (39. min), Guruzeta (48. min), Dani Garcia (47. min), Yeray (80. min) eta Vivian (83. min) Athleticeko jokalariei, baita Zubeldia (51. min) eta Le Normand (60. min) Realeko futbolariei ere.


BESTELAKOAK:

VII.Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren sailkapen faseko laugarren partida. 49.827 ikusle izan dira harmailetan.

Reala 3-1 Athletic

Athleticek irabazi du  VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren laugarren partida. Emaitza honekin, hiru puntu eskuratuta, Athletic bigarren postuan jarri da, gora begira, Realaren aurka finalean jokatzeko aukera indartuta. Izan ere, Reala dagoeneko sailkatuta dago finalerako, lehen postua oraindik zehaztu gabe badago ere. 

Urtarrilaren 15ean jokatu zuten Reala – Athletic arteko lehen bueltako partida, eta orduko hartan Reala 3-1 nagusitu zen.

Sailkapena

Bigarren bueltako bigarren partida jokatuta ez dago aldaketarik sailkapenean, Reala sendo ageri da buruan VII. Euskal Herria Txapelaren 2022/22 edizio honetako sailkapenean sei punturekin, baina Athleticek gora egin du, finala jokatzeko urrtas sendoa emanez. Osasuna, aldiz, puntu bat eskuratu du orain arte, partida bat gutxiago jokatuta baina. Dagoeneko Reala sailkatuta dago finalerako, baina finaleko bigarren postua erabakitzeke dago. Bai Osasunak eta bai Athleticek, biek ala biek aukera dute oraindik finalera iristeko, bai eta lehen postua eskuratzeko ere.

Hurrengo partidak

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren hurrengo partidak, bigarren bueltako azkenak, alegia:

  • Osasuna – Reala. Apirilaren 30eko aseburuan jokatuko da, eguna eta ordua oraindik zehazteke dagoelarik.
  • Osasuna – Athletic. Maiatzaren 24ko aseburuan jokatuko da, eguna eta ordua oraindik zehazteke dagoelarik.

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22

Athleticek irabazi zuen Euskal Herria Txapelaren azken edizioa, eta bera dugu Txapelaren jabea, aurtengo lehiaketa amaitu artean.

Webgune honetako artxiboetaz aparte, Euskal Herria Txapelako datu guztiak eskuragarri daude euskal wikipedian.

TALDEAPt.JIBGAGKG
REALA9430173
OSASUNA4411224
ATHLETIC4411235

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23

2022/23

VII. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena Egutegia Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
REALA9430173
OSASUNA4411224
ATHLETIC4411235
NOIZTALDEA
EMAITZA
TALDEA
2022.12.31Reala
2 - 0
Osasuna
2023.01.09Athletic
0 - 0
Osasuna
2023.01.14Reala
3 - 1
Athletic
2023.04.16Ahletic
2 - 0
Reala
2023.04.30Osasuna
0 - 2
Reala
2023.05.25Osasuna
2 - 0
Athletic
Lehen Txapelketa Txapelik gabe

Lehen Txapelketa Txapelik gabe

Euskal Herria Kirolaren partetik lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu Lasesarrera gerturatu diren guztiei. Askok esfortzua egin behar izan dute euskal futbolaren festa izan behar zuena bizitzera etortzeko. Autoritateak, Juan Martinez de Irujo eta zalego guztia (2.500 ikusletik gora) futbolaz gozatzera etorri da Barakaldora eta halaxe zen baita ere gure nahia. Horregatik pena bat izan da jai honek horrelako amaiera edukitzea.
[jarraitu irakurtzen]

Txapeldunik ez, Euskal Herriko I. Futbol Txapelketaren finalean

  Argazkia: Marisol Ramirez / ARP (Berria) → berria.eus: Eman gabe geratu da kopa ATHLETIC 2 ALAVES 2 Eman gabe geratu da kopa Athletic eta Alaves gogor aritu dira Euskal Herriko Txapelketako finalean, eta epaileak bertan behera utzi du partida neurketa amaitzeko...

Bi entrenatzaileak partida iristeko irrikan

Bi entrenatzaileak partida iristeko irrikan

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA     Euskal Herriko Txapelketaren bezperan Athletic eta Alaveseko entrenatzaileekin egon nahi izan dugu partidari begira beraien iritzia jakiteko. Jose Angel “Kuko” Ziganda eta Luis Zubeldía, bi entrenatzaile gazte, euskal...