ARGITALPENAK/HERRI KIROLAK
Atera berri da Geure Sport aldizkariaren bertsio digitala
Geuresport aldizkaria, 2018tik herri kirolen munduan erreferentziazko argitalpenak atera berri du edizio digitala
2018ko ekainean kaleratu zuten lehenengoz aldizkaria paperean eta dagoeneko 22 ale argitaratu dituzte jadanik.
Euskaraz idatzita daude eduki gehienak, baina gaztelaniak eta ingelesak ere izaten dute presentzia eta hilean behin kaleratzen dute hamasei orrialde izan ohi dituen aldizkari hau.
Denetarik lantzen dute aldizkarian: aizkora, sega, harri-jasotzea… Besteak beste, txapelketetako emaitzak, albisteak, argazkiak eta iritzia tartekatzen dituzte.
Oraingoan, aldizkariaren bertsio digitala atera berri dute, dagoeneko eskuragai dagoelarik lehenengo alea. Edukieei dagokionez, gai bakarra jorratzen dute eta berau euskaraz zein gaztelaniaz irakurri daiteke. Honakoan,Mikel Larrañaga eta Jon Rekondori, pasa den martxoaren 7an Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren irabazleei egindako elkarriketatxoa dakarkigute argitalpenaren egileek.
Finalaren azterketa amankomuna egiten dute azpeitiko zein leitzako aizkolariek, haiek diotenez aurretik jakitun ziren finala azkeneko iraupen proban erabakiko zela, eta asmoa zen hasieran aurkariei eustea. Hortan ondo aritu ziren eta txapela janztea lortu zuten azkenean.
Azken urteetako jendetzarik handiena bildu zela harmailetan ere azpimarratzen dute txapeldunek, eta bizitako giro paregabea goraipatzen dute, haien artean bikain konpontzen direla argi ikusten delarik, bai kirol esparruan zein hortik kanpo ere.
Etorkizunari begira orain Buruz Buruko Txapelketari begira daude, bien asmoa baita behintzat irabazteko borroka horretan ibiltzea lehia hasten denean.
Geuresport aldizkariaren edizio digitalaren 1.alea irakurtzeko sakatu HEMEN
Geure Sport paperean
22. alea argitaratu zuten otsailean honako edukiekin:
-Martxoaren 7an Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan lehiatu beharreko herri kirol jaialdia. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finala, Emakumezkoen Aizkolari Binakako Txapelketarena eta Urrezko Harrijasotzaileena zein gazte mailako aizkolari txapelketak
-Bestetik, Irlandan amaitutako Goma Gaineko (Indoor) Sokatira Txapelketa. Euskal taldeek eta Euskal Herriko Selekzioak lorturiko dominen analisia, Beti Gazte lesakarrek egindako lan bikainaren goraipamena, etabar
-Otsailaren hasieran Hodei Iruretagoiena ‘Izeta IV.a’ zarauztarrak eta Udane Ostolaza oriotarrak egin zituzten marka saiakeren inguruan ere aritzen da azken ale hau.
-Abadiñon lehiatutako Idi proben emaitzak aipatzen ditu
-Halaber, otsailean egondako herri kirol txapelketa eta saio guztien errepasoa egiten du, emaitza guztiak bilduta.
Geuresport aldizkariaren 22. alea osorik irakurtzeko sakatu HEMEN
Geure Sport aldizkari digitalaren 7. alea
Virginia Finol, Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketaren irabazlearekin elkarrizketa
Getxoko 2020ko Sokatira Mundiala hurrengo urtera atzeratzeko ahaleginetan
Une honetan airean dago lehiaketa. Antolatzaileak 2021ean egiteko aukerari begira ari dira lanean
Geure Sport aldizkari digitalaren 6. alea
Axel Larrañaga eta Markel Zapiain, 19 urtez azpiko aizkora txapeldunekin elkarrizketa