EUSKAL PILOTA
Astelehen honetan hasiko da Sagardoaren Txapelketa
Sagardoaren Txapelketaren aurtengo edizioa berezia izango da kirola eta telebista saioa uztartuko baitira, izan ere, ETB1n astelehenero ERREMONTARI saio berria eskainiko da eta txapelketaren partiduak izango dira saioko ildo nagusia.
Bertan, Sagardoaren txapelketa guztia emititzeaz gain elkarrizketak eta erremontearen ikuspuntu berriak ezagutuko dira, teknologia berriak erantsiz, erremontearen modalitatea ezagutaraztea izango delarik helburu nagusia. Apirilaren 12tik aurrera, astelehenero 22.15ean ETB1en eskainiko da eta bi orduko iraupena izango du prime-timean.
Guztira sei bikote lehiatuko dira XI. Sagardoaren Txapelketan, sei sagardotegi ordezkatuko dituztelarik: Etxarri-Barrenetxea IV.a (Oialume Zar), Juanenea-Zubiri (Larre-Gain), Urriza-Zaldua (Bereziartua), Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a (Gurutzeta), Segurola-Larrañaga (Gaztañaga) eta Ansa II.a-Labaka (Setien).
Txapelketa sistemari dagokionez, bikote guztiek denen aurka jokatuko dute hasierako ligaxkan, bertako lehen lau sailkatuak finalerdietara pasako dira eta bi bikote kanporatuak izango dira.
Partida guztiak 30 tantora jokatuko dira eta sailkapena puntuen bidez erabakiko da. Garaileak lau puntu batuko ditu, 29-27 tanto artean geratzen denak bi, 26tik-24 tantora puntu bakarra, 23tik 17 tantora punturik ez eta 16 edo tanto gutxiago egiten dutenei puntu bat kenduko zaie.
Finalerdiak maiatzaren 31n jokatuko dira eta finala ekainaren 7rako dago iragarria, astelehenero bi partida jokatuko direlarik.
Lehenengo jardunaldia astelehen honetan, apirilaren 12an, izango da: Urriza-Zalduak (Bereziartua) Etxarri-Barrenetxearen (Oialume Zar) kontra jokatuko dute lehenengo partidan eta ondoren Ansa II.a-Labaka (Setien), Juanenea-Zubiriren (Larre-Gain) kontra.
Petritegi sagardotegia, 2019ko azken txapelduna, protagonismo berezia izango du edizio honetan. Azken txapelduna izan zenez, aurten Petritegik bikote guztietan izango du presentzia eta gainera, txapelketan zehar, pilotari onena (aurrelaria eta atzelaria) erabakiko duen rankingaren ordezkaria ere izango da.
Hastear da Binakako Emakume Master Cup txapelketa
Ataungo Auzoeta pilotalekuan hasiko da larunbat honetan Binakako txapelketa. Pilota goxuan 35 bikote eta mistoan 12 arituko dira nor baino nor.
Matxalen Mendizabal eta Maider Isasa nesken xarearen historian sartu dira
Matxalen Mendizabal –Maider Isasa eta Nora Galartza eta Irati Fernandez osatutako bikoek historian lehen aldiz, xareko nesken arteko infantil mailako partida ofizial bat jokatu dute
Bultzada berri bat xareari eta emakumeen kirolari
Historian lehen aldiz jokatuko dute infantil mailako neskek xareko txapelketa ofizial bat