HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA
Asteburu honetan abiatuko da Urrezko Banakako Aizkolarien Txapelketa
Asteburuan hasiko da Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa, eta bidenabar, Hiru Hamarreko Harrijasotze Txapelketa eta Emakumeen Harrijasotze txapelketak ere
Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako XXIV. edizioan 45 aizkolarik parte hartuko dute, guztira sei jardunaldi lehiatuko dira eta azkenik ekainaren 13an finala izango da, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.
Asteburu honetan bi herri kirol jaialdi burutuko dira, larunbatean jokatuko da txapelketaren aurreneko jardunaldia eta igandean Leitzan bigarrena. Egun bakoitzean hamabi aizkolari lehiatuko dira eta jardunaldi bakoitzeko hiru onenak pasatuko dira hurrengo txandara.
Berastegiko saioa eguerdiko 12.00etan hasiko da, eta bertan Jokin Urretabizkaia “Basozabal” (Donostia), Hodei Ezpeleta (Mendaro), Ibon Garaiburu (Berastegi), Endika Goia (Bera), Iker Ibarrondo (Arrankudiaga), Xuban Kañamares (Aroztegi), Axel Larrañaga (Oiartzun), Oier Larretxea (Bera), Migel Martin (Segovia), Suharri Rodrigez (Hernani), Unai Zabala (Leaburu) eta Markel Zapirain (Astigarraga) arituko dira (hamabi hauek gazte mailakoak dira, 23 urtez azpikoak).
Igandean ordu berean, Leitzan, honakoak izango dira lehian: Beñat Amade (Getxo), Julen Aranberri “Elorriaga II.a” (Zumarraga), Daniel España (Segovia), Hermenegildo Herrero (Segovia), Aritza Irazabal (Ugao), Beñat Lekue (Larrabetzu), Ramiro Llanos (Gaubea), Patxi Mindegia (Zubieta), Urtzi Olasagasti (Donostia), Aritz Oregi (Larrabetzu), Aitor Urteaga (Idiazabal) eta Xabier Garcia “Utxu” (Lemoa).
Iaz, COVID19 gaitzak eragindako egoera zela eta, txapelketa ekainaren bukaera arte atzeratu egin zen eta azkenean Julen Alberdi “Txikia IV.a” izan zen irabazlea.
Bestalde, Hiru Hamarreko Harrijasotze Txapelketan Mikel Lopetegi “Urra” eta Iñigo Eizagirre “Eiza” neurtuko dira (txapelketan guztira sei harrijasotzaile izango dira), eta Emakumezkoen Harrijasotze Txapelketari dagokionez, Karmele Gisasola “Zelai III.a” arituko da lanean (emakumeak lau izango dira).
Euskal Herriko lauko sokatira txapelketako finalak jokatu dira Berriozarren
Emakumezkoen 260 kiloko zein gizonezkoen 300 kiloko finaletan Beti Gaztek eskuratu du txapela
Urrezko Aizkolari Kopako finalera sailkatu da Mikel Larrañaga azpeitiarra
Urrezko Aizkolariak Urrestillan. Mikel Larrañaga finalera sailkatu zen atzo.
Bihar jokatuko da Otxandion Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala
Txapelduna eta txapeldunordea bigarren mailan lehiatuko dira datorren urtean