EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Egur Sport Txapelketen jardunaldia Larraulen
Aizkoran, Mugertzak Saralegiri irabazi zion. Harrian, Peña Eizmendiri gailendu zitzaion eta Karmele Gisasolak 48 altxaldi egin zituen
Santurtzi eta Orio nagusitu dira Coruñan lehiatutako estropadan
Eusko Label Ligako lehen estropadan, Santurtzik eskuratu du garaipena eta Euskotren Ligan, Oriok
Añorgak, Aldaiaren aurka jokatuko du igoera lortzeko kanporaketa
Uztailaren 25ean, arratsaldez, jokatuko da kanporaketa partida bakarrera, Las Rozasen