EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Nafarroako Foru Komunitatea Txapelketa, fase erabakigarrian
Asteburu honetan, Tafallak eta Etxarri-Aranatzek bi jardunaldi garrantzitsu hartuko dituzte
Urrizak eta Zaldua I.a nagusi Sagardoaren Txapelketako finalean
Bereziartuako bikoteak finalean 30-22 gainditu zituen Setieneko Ansa II.a eta Labaka
Abian da Plazaz Plaza emakumeen eskuzko pilotarien txapelketa
Emaitzak: Agirre-G.Aldai 22 Arrieta-Elizalde 8 eta Aldaregia-M. Ruiz de Larramendi 9 Salsamendi-Orbegozo 22