EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Ofizialtasunaren aldeko eguna, ekainaren 26an, Bilbon
Euskal Selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko eguna antolatu du ‘Gu ere bai!’ kirol ekimenak ekainaren 26an Bilbon, ‘Euskal Herritik mundura!’ lemapean.
San Fermin Erremonte Torneoa aurkeztu dute
Ekainaren 18an hasi eta uztailaren 14ra arte luzatuko da, egun horretan bi final jokatuko direlarik
Abian da zesta-puntako udako sasoia Euskal Herrian
Sailkapen Serieak lehiatuko dira uztailaren 15era arte, zazpi Miarritzen eta bat Donibane Lohitzunen