EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Hondarribia eta Arraun Lagunak, Euskadiko Txapeldun
Lekeition jokatu den lehian, ‘Lugañene’ ontzikoak nagusitu dira emakumezkoetan eta ‘Ama Guadalupeko’ arraunlariak gizonezkoetan
Jone Fuente eta Josu Urrestarazuk irabazi dute Mugagabe Traila
Bero itogarria egiten zuelarik, Laudioko hainbat mendi zeharkatu zituzten 150 lasterkarik baino gehiagok
Gipuzkoako Azkartasunezko Sega txapelketa jokatu da Zizurkilen
Alaitz Imaz hernialdetarra eta Julen Gabirondo urnietarra izan ziren garaileak