EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Eusko Label Binakako Txapelketako bi jardunaldi jokatu dira asteburuan
Beran eta Erratzun lehiatu dira txapelketako bigarren eta hirugarren jardunaldiak, hurrenez hurren
Alaves 1-1 Reala
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bosgarren partida izan da. Sailkapenean, Reala dugu buruan bost punturekin. Ondoren Athletic dago, laurekin.
Urrezko Aizkolari Kopa irabazi du Hodei Ezpeletak
Bestalde, Eiza eta Urra izan ziren garaileak Binakako Harri-jasotze Txapelketan