EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Euskotren Ligak 8 lehiakide izango ditu
Lau partaidetik zortzira pasako da 2023. urtean, horietatik bi galiziarrak izango direlarik
Lasterbidean elkartasun lasterketa maiatzaren 28an izango da, Kanpezun
Pandemiaren ondorioz bi urtez atzeratu ostean, Berriro bidean gara lelopean egingo da lasterketa
Segurola eta Larrañaga kanpoan geratzeko zorian daude
Txapelketako zazpigarren jardunaldian, Juaneneak eta Aizpuru III.ak 27 eta 40 irabazi zuten Segurola eta Larrañagaren aurka