EUSKAL PILOTA
Arrizabalaga-Agirre eta Belmonte-Galeano II.ak jantzi dituzte txapelak Adarragan
Adarraga pilotalekua galaz jantzi zen iragan larunbatean emakumezkoen San Mateo Torneoaren lehen edizio arrakastatsuaren finalak hartzeko, Baños de Rio Tobia eta Najerako finalerdietan dena primeran irten ostean, maila oso altuko finalak espero zirelarik.
Pilota jaialdia promozio mailako pilota goxoko finalarekin hasi zen, Ibone Salinas-Alejandra Byla eta Leire Galeano-Ana Belmonte bikoteen artekoa.
Ondoren, eliteen mailako pilota mistoko txapelketaren amaiera ikusteko aukera egon zen, Andrea Capellan-Amaia Aldai eta Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre bikoek neurtu zituztelarik indarrak. Final handiaren aurretik, Leire Garai-Mirian Arrillaga eta Miren Larrarte-Nora Mendizabalen arteko hirugarren posturako partida jokatu zen.
Azkenean, Arrizabalaga-Agirre, pilota mistoarekin, eta Belmonte Galeano II.a, promozioan pilota goxoarekin, izan dira pilota txapeldunak, baina esan genezake emakumezkoen esku pilota izan dela oroimenerako goiz bateko benetako garailea.
Eliteetan, azken hiru txapelketetan elkarrekin lehiatu ostean, Olatz Arrizabalagak eta Naroa Agirrek azkenean lortu dute elkarrekin lehen mailako txapelak eskuratzea. Amaia Aldai eta Andrea Capellanen aurka 13-22 gailenduta lortu dituzte txapelak azken markagailuak iradoki dezakeena baina partida orekatuago batean. Izan ere, berdinketak etengabeak izan dira oso orekatua eta lehiatua suertatu den finalaren lehen zatian. Tentsioa eta presioa nabarmena izan da bi bikoteetan hasiera horetan. Gorrien artean, Amai Aldaik bikotearen pisua bizkarrean hartu du Andrea Capellanen eskarmenturik ezaren aurrean, eta Arrizabalaga eta Agirre askoz erregularragoak izan dira. Horrela, partida berdinduta joan da hamaikako berdinketara arte baina hortik aurrera gidoiak bat-bateko bira eman du. Olatz Arrizabalagak, Emakume Master Cup txapelketan palmaresik handiena duen pilotariak, aurrerapauso bat eman du zalantzazko hasiera baten ondoren, erremateetan asmatzen hasi da eta Amaia Aldairekin koadro alaietan izan duen lehia ikusgarrian garaile atera da. Errioxarrak bereziki zaleak dira koadroetako tiki-taka horretara eta Bizkaiko bi aurrelariek ikuskizun ederra eskaini diete, era guztietako erremateekin. Hori bai, Gernikakoa aurkaria baino askoz eraginkorragoa izan da, eta azkenean gehiegi arriskatu behar izan du, arrakasta handirik gabe.
Hirugarren posturako partidan, Miren Larrarte-Nora Mendizabalek lortu dute garaipena, Leire Garai eta Mirian Arrillagari 8-18 irabazita.
Oso bestelakoa izan da promozio mailako pilota goxoko finala. Bertan, Belmontek eta Leire Galeano 14 urteko gazteak ez diete inolako aukerarik eman Ibone Salinas eta Alejandra Bilyaki, eta 18-1 irabazi dute, historiarik gabeko partida batean.
EMAITZAK:
Promozio mailako finala, pilota goxuarekin
Ibone Salinas-Alejandra Bilyak 1 – 18 Belmonte-Leire Galeano
Eliteak, pilota mistoa
Finala: Aldai-Capellán 13/ 22 Arriabalaga-Agirre
3. postua: Garai-Arrillaga 8 / 18 Larrarte-Mendizabal
Lehen txapelak jokoan Nafarroa Foru Komunitatea Txapelketan
Igande honetan Uharte Arakilen gomazko paletan gazteen eta bigarren mailako finalak eta eskuz pilota goxoko gazteen eta seniorrenak jokatuko dira
San Fermin Erremonte Torneoa aurkeztu dute
Ekainaren 18an hasi eta uztailaren 14ra arte luzatuko da, egun horretan bi final jokatuko direlarik
Abian da zesta-puntako udako sasoia Euskal Herrian
Sailkapen Serieak lehiatuko dira uztailaren 15era arte, zazpi Miarritzen eta bat Donibane Lohitzunen