EUSKAL PILOTA
Ansa-Labaka eta Goikoetxea-Aizpururen garaipen berri bat
Ansa-Labaka eta Goikoetxea-Aizpuru bikoteek bigarren garaipena lortu zuten astelehen gauean Sagardoaren Txapelketan, Erremontari saioaren barruan.
Eguneko lehenengo partidan Ansa eta Labaka jaun eta jabe izan ziren eta 17-30 garaitu zituzten Urriza eta Zaldua. Ansa eta Labaka Urriza eta Zaldua baino askoz hobeak izan ziren eta historia gutxiko norgehiagoka izan zen. Ansak partidu benetan ona egin zuen eta Urriza gainditu zuen hasieratik bukaeraraino, 20 tanto eginez norgehiagoka erabaki zuelarik.
Beraz, Setien sagardotegiak bigarren garaipena eskuratu zuen eta dagoeneko zortzi puntu pilatu ditu sailkapenean, bi partidetan. Aldiz, Bereziartuak ez zuen punturik batu eta laurekin geratu da bi jardunalditan.
Saioko bigarren partidan Goikoetxea eta Aizpuruk lortu zituzten lau puntuak eta Etxarri eta Barrenetxeak hirugarren porrota jarraian jaso zuten, 27-30. Bigarrengo partida berdinduagoa izan zen, nahiz eta urdinak, Goikoetxea V eta Aizpuru III.ak agindu partida guztian zehar. Lau-bost tantoko aldea hartu zuten berehala eta ongi eutsi zioten abantailari amaierara arte. Etxarri eta Barrenetxea hurbildu ziren bi tantora, baina ez zuten lortu norgehiagoka berdintzea.
Oraindik garaipena ezagutu gabe jarraitzen du Oialume Zarreko bikoteak, baina txarrenean bost puntu batu dituzte atzoko biak gehitu eta gero. Garaileek, Gurutzetak, zortzi puntu dituzte bi partidetan eta sailkapeneko bigarren postuan daude, lehenengoarekin berdindua.
Sagardoaren Txapelketako hirugarren jardunaldiko emaitzak:
Urriza-Zaldua 17 Ansa II.a-Labaka 30
Etxarri-Barrenetxea IV.a 27 Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a 30
Sailkapen orokorra:
Ansa II.a Labaka (Setien) 8 puntu
Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a (Gurutzeta) 8 puntu
Etxarri-Barrenetxea IV.a (Oialume Zar) 5 puntu
Segurola-Larrañaga (Gaztañaga) 4 puntu
Urriza-Zaldua (Bereziartua) 4 puntu
Juanenea-Zubiri (Larre-Gain) 2 puntu
Iparraldeko zesta-puntako udako egutegia zehaztu dute
Donibane Lohizune eta Miarritzeko pilotalekuetaz aparte Pauekoetan ere jokatuko dira hainbat txapelketa
Emakumea eta Pilota batzordea aurkeztu du Nafarroako Federazioak
Emakumeek jokamolde desberdinetan gehiago parte hartzea eta federazioaren kudeaketa lanetan ere emakumeen presentzia sustatzea dira helburuak
Lizarraldea Oinez pilota txapelketa amaitu da
Lizarra Udal Pilotalekuaren 55 urteetan lehen aldiz, emakumezkoen eskuz binakako partida jokatu zen