TENIS

Ane Mintegi Euskadiko tenis txapelduna

by | 2020/10/02

Argazkiak: fvascatenis.net

Ane Mintegik hirugarrenez jantzi zuen Euskadiko txapela, finalean Mercedes Aristegi mendean hartu ondoren

 

Ane Mintegi idiazabaldarrak 16 urte besterik ez ditu, baina dagoeneko hirugarren aldiz irabazi du Euskadiko Txapela. Lesio bat tarteko, hilabetez geldirik egon behar izan badu ere, maila onean dagoela erakutsi du.

Finalak igandean jokatzekoak ziren baina eguraldiaren kaxkartzeak partidak atzeratzera behartu zuen eta azkenean pasa den astelehenean jokatu ziren Gasteizko Peña Vitoriana Tenis Club elkartearen pistetan.

Mercedes Aristegi bizkaitarra izan zuen aurkari finalean eta pistan ikusitakoaren arabera garaipena biotako edozeinen alde erori zitekeen, joko aldetik nahiko orekatua joan baitzen norgehiagoka. Aurreneko seta 6-2 irabazi zuen idiazabaldarrak, baina bigarrenaren hasieran, aurretik jarri zen Aristegi (3-1), nahiz eta azkenean Mintegi 6-4 gailendu zen.

Mintegiren garaipenaren gakoak bere maila fisikoa, kolpe indartsuagoak emateko gaitasuna eta hutsegiterik ez egitea izan ziren.

Hurrengo erronka Frantzian izango du Ane Mintegik, Roland Garros torneo entzutetsuan parte hartuko baitu, junior mailan. 2019an, txapelketa horretako final zortzirenetara iritsi zen idiazabaldarra (egun rankinaren 41. postuan dago Mintegi).

Gizonezkoen kategorian ere faboritoa gailendu zen finalean, Luis Diego Chavezek lortu baitzuen bere seigarren garaipena txapelketa honetan. Lehenengo setean nagusitasun osoz irabazi zion Endika Sanchezi (6-0). Bigarren seta orekatua joan zen baina honakoan ere garaipena Chavezen alde erori zen, 6-3 markagailuarekin.

Antolatzaileen arabera, kirol maila handia izan du aurtengo Euskadiko Txapelketak, eta finalek interes handia piztu dute tenis zaleen artean.

Finalak zuzenean ikusteko aukera izan zuten,  honakoak besteak beste: Ana Del Val (Arabako Foru Aldundiko Kirol diputatua), Iñigo Area (Peña Vitoriana Tenis Clubeko presidentea), Igor Del Busto (Euskadiko Tenis Federazioaren presidentea) eta Lucía Nalda (Arabako Tenis Federazioaren presidentea), zeintzuek antolakuntzaren lana goraipatu eta tenislarien zein arbitroen ahalegina eskertu zuten.

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA   Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

LASTERKETAK/MENDI-DUATOLIA Larunbat arratsaldean Zubietan jokatu zen Mendi Duatloi Zirkuituko bigarren frogan 160 duatloilari inguruk parte hartu zuten. Lehengo urtean EH-ko Txapelketa jokatu zen zirkuituaren antzekoa prestatu zuen antolakuntzak, nahiz eta aurtengoan...