MENDIA
Amaitu da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 14. edizioa
Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera egon da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioan, abenduaren 3tik 12ra, hiriko hiru aretotan zabalduta: Euskalduna Jauregia, Golem zinemak eta Sala BBK.
Guztira 44 zine saio programatu dira 14. ediziorako. Horrez batera, 11 hitzaldi/mahai inguru eskaini dira, eta 6 erakusketa egin dira.
Guztira, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten 52 film ikusi ahal izan dira aurtengo edizioan: 50 film Sail Ofizialean, film bat Zabalandi lehiaz kanpoko atalean: ‘Pedalkadak Itsasoan’ eta Mendi Film Bizkaia-Ternua Beka 2021 jasotako film laburra,`Txango.’
Hainbat estreinaldi gauzatu dira, Mendi Filmen erakusleiho aparta baliatuz:
-Nazioarteko 10 estreinaldi
-Europa mailako estreinaldi 1
-Estatu mailako 22 estreinaldi
-Euskadi mailako 14 estreinaldi
52 film, luzeak zein laburrak, 11 herrialde ordezkatuz, hein handi batean europarrak, tartean 11 euskal ekoizpen daude. 192 filmek aurkeztu dute hautagaitza, Mendi Filmen sekula izan den kopuru handiena.
Azkenean, ‘The Wall of Shadows’ filmak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiko Sari Nagusia, Jannu eta espedizio epiko baten itzalean oreka bila dabilen Sherpa familia baten istorioa.
‘Sciana Ceni (The Wall of Shadows)’ Eliza Kubarska zinegile poloniarrak zuzendutako filma Jannu edo Kumbhakarna (Himalaia, 7710m) mendiaren altzoan kokatzen da, Dmitry Golovchenko eta Sergey Nilov alpinista errusiarrek 2019ko udaberrian burutako jarduera epikoaren inguruan.
Protagonista nagusia, ordea, espedizioarentzat lanean ari den sherpa familia da: mendi sakratuari zor dioten errespetua eta beldurra, lan-ordainaren menpekotasuna, semeari ikasketetarako aukera emateko gurasoek duten gogoa, eta erronkan tragikoki atzentzen ari diren alpinistekiko kezka.
Euskal ekoizpen batek, ‘Mendiak 1976’, bi aitortza lortu ditu: mendiko film onenarena eta ikuslearena. Pelikularen istorioa 1976. urtean hasi zen, mendizale gazte talde bat Iruñeko Udaletxe plazatik Afganistango Hindu Kush mendikateraino bi lur-orotako ibilgailutan abiatu zenean. Abentura, aurkikuntza berriak eta exotismoz beteriko espedizioa izan zen, 7.116 metroko Shakhaur tontorrera igotzeaz batera arrakastaz amaitu zena. “Euskaldunen lehen zazpimilakoa” izan zen, gure himalayismoaren historian mugarri bat.
Baina gailurrera igo izanaren poza laster bihurtu zen tristura, jaitsieran zoritxarreko istripu bat gertatu zenean: espediziokideetako bat hil eta beste bat larri zauritu zen. Inguruan zegoen poloniar espedizio baten ezinbesteko laguntzari esker, nafarrek zauritutako laguna salbatzea lortu zuten eta balentria hark betirako lotu zituen bi espedizioak.
Igandean ospatzekoa zen Gorobel mendi martxa bertan behera geratu da
Albiste honekin, 2020ko Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuituari amaiera eman diote antolatzaile guztiek eta EMFk
Eneko Pou: «Neurri batean Euskal Herriaren enbaxadoreak gara munduan zehar»
Eneko Pouri elkarrizketa. Mendi-gidaria eta eski-irakaslea; alpinismoan, eskalada librean, muturreko eskian eta izotzeko eskaladan aritzen da
1980ko Everesteko espedizioaren gorazarrea egingo dute igandean
Gu ere bai! ekimenak antolatu du omenaldia. Maiatzaren 5ean izango da: 10:00etan elkartu, Kalamuan; eta 13:00etan omenaldia, Arraten