MENDI LASTERKETAK
Aloñako igoera urriaren 17an lehiatuko da
Urtebete igaro da COVID19 delako birusa gure bizitzan sartu zenetik eta oraindik egoera barneratu ezinik zeudela, 2020ko Aloñako Igoera ezingo zutela ospatu konturatu ziren probaren antolakuntzako kideak. Hala ere, ez zuten etsi eta irailera atzeratu zuten lasterketa baina pandemiaren bilakaerak ez zien utzi saiakera horrekin ere aurrera egiten.
Urtebete beranduago, COVID19 delako birusak gurekin jarraitzen du eta egungo egoerari erreparatuta aurtengo Aloñako Igoera ohiko datan ez ospatzea erabaki dute.
Baina iaz bezalaxe, aurten ere ez dute etsiko eta egoerak hobetuko duelakoan 2021an BAI, Aloñako Igoera ospatzeko asmoa du antolakuntza lanetan dabilen kidegoak, zehazki urriaren 17an, igandea.
ALOÑAKO IGOERA
Aloñako mendikatean zehar, altuera ertaiñean egindako mendi ibilbidea da, Artzanburu gaina izango delarik puntu altuena (1354 m). Oñatiko erdigunetik (230 m) Urtiagainera (490m) abiatuko gara asfaltozko bidetan lehenik eta baso pistetan barrena ondoren. Urtiagainetik Belarrera doan bidexka hartutakoan maldak gogorragoak bihurtuko dira altuerako larretan zehar. Belarretik aurrera (922 m) Aloña tontorrera (1238m) eramango gaituen bide osoan, begi bistan izango dugu uneoro. Behin Aloñako gurutzera iritsita buelta eman beharrean, aurrerantz jarraituko dugu, Aloñako mendizerran barrena, Buetraitz, Akaitz, Arriurdiñ eta Artzanburu mendiak igoaz. Ondoren, Aloñaren ipar aurpegian aurkitzen den mehatzarien bide zaharretik barrena, Oñatiko plazara iristeko.
Datuak:
- Luzeera 22.6 km (3 km asfaltoan)
- Desnibel positiboa 1868 m
- Gutxieneko altura 230 m
- Gehieneko altura 1352 m
- Anoa postuak: 6
MAILAK :
-Seniorrak Gizonak: 18 eta 44 urte bitartean
-Beteranoak Gizonak: 45 urtetik gora
-Seniorrak Emakumeak: 18 eta 39 bitartean
-Beteranoak Emakumeak: 40 urtetik gora
2019ko lasterketan, Walter Becerra sestaoarrak eta Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak jantzi zituzten Aloñako igoerako txapelak, honela geratu zelarik sailkapena:
Gizonezkoetan:
1.- WALTER BECERRA PAEZ, 2:10:00
2.- IKER ECHEVARRIA LANDETA, 2:12:56
3.- MARTXEL BEREAU BALEZTENA, 2:15:30
Emakumezkoetan:
1.- OIHANA AZKORBEBEITIA URIZAR, 2:27:47
2.- NAHIA QUINCOCES ALTUNA, 2:39:10
3.- NEREA AMILIBIA ARRUTI, 2:49:18
2019. urteko sailkapen osoa ikusteko sakatu HEMEN
2020. urteko mendi lasterketen egutegia zehazten hasia da
Gorbeia Suzien probak izen-emate epea zabaldu du, Hiru Handiak lasterketa urtero egingo da eta Ultren Euskal Herriko Txapelketa maiatzean jokatuko da
Euskal Herria Mendi Erronkan izena emateko epea zabalik
Ekainaren 6an izango den mendi lasterketa bi modalitatetan lehiatuko da, bakarkakoa eta erreleboka
Eneko Gurrutxagak jantzi du Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuituko txapela
Sailkapen orokorrean puntu gehien lortuta irabazi du Zirkuitua