MENDIA

Alex Txikonek bertan behera utzi du Everest igotzeko saiakera

by | 2020/02/29

Argazkiak: alextxikon.com

Txikonek hirugarrenez uko egin behar izan dio Everest neguan igotzeari

 

Alex Txikonek amore eman du Everest mendia neguan igotzeko asmoari elur-jausien arriskua dela-eta. Horrenbestez, hirugarren saiakeran ere, ezinezkoa egin zaio Txikoni neguan Everesteko gailurra zapaltzea.

Alex Txikonek bertan behera utzi du Everest neguan igotzeko espedizioa,  azken hiru egunotan botatako elurrak oso baldintza arriskutsuak eragin baititu Lhotseko horman eta elur-jausien arriskua nabaria zen.

Oso eguraldi txarra egokitu zaie mendizaleei eta ez dute izan hirugarren kanpalekura (7.000 m) heltzeko aukerarik. 45 zentimetroko elur ezegonkorra topatu dute Lhotseko horman eta hirugarren kanpamendura igotzea arriskutsuegia zen. Izan ere, egoera l bizi izan dituzte elurroldeen erruz, horietako batek amildegi batean zintzilikatuta utzi duelarik Txikon bera.

Iragan asteartean, behin betiko saiakerari ekin zioten baina ezustean elurra botatzen hasi zen eta apenas zuten ikuspenik, egoera horretan Alex Txikonek Everest neguan igotzeko espedizioa bertan behera utzi behar izan duelarik. Bigarren kanpalekutik (6.450 m) hirugarrenera (7.000) abiatu zenean hartu zuen erabakia.

Alex Txikonen baimena otsailaren 29an amaitzen denez, ez dago denborarik  saiakera gehiago egiteko, baimena luzatzeak sekulako dirutza suposatzen baitu, 11.000 euro inguru.

Hirugarrenez beraz, ezinezkoa izan zaio Txikoni Everestera igotzea neguan eta oxigenorik gabe. Lehenengo saiakeran, 2017. urtean, aukera izan zuen laugarren kanpalekura (8.000 m) heltzeko. Hurrengo urtean, berriz, pixka bat beherago geratu zen. Eta hirugarren honetan, bidea ekipatzen ari zirela, kota txikiena lortu du: 7.000 metro.

Orain helburua kanpaleku nagusira onik iristea da, izan ere, botatako elurteengatik Khumbuko glaziar erraldoi puskatua oso arriskutsua baitago.

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA  Ninguno de los dos dieron opción a la sorpresa Aunque la lluvia no dio tregua durante todo el día, 104 fueron los corredores inscritos en la sexta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Azpeitia. Los...

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA   Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

LASTERKETAK/MENDI-DUATOLIA Larunbat arratsaldean Zubietan jokatu zen Mendi Duatloi Zirkuituko bigarren frogan 160 duatloilari inguruk parte hartu zuten. Lehengo urtean EH-ko Txapelketa jokatu zen zirkuituaren antzekoa prestatu zuen antolakuntzak, nahiz eta aurtengoan...