EUSKAL PILOTA
Ados elkartearen Eusko Label txapelketari hasiera eman diote Latasan
Ados Pilota elkarteak, pilotariek beraiek sortutako klubak, lehen aldiz antolatu du txapelketa profesionala, lehen eta Promozio mailetan. Guztira 22 pilotarik parte hartuko dute txapelketan: zazpi bikote arituko dira Lehen Mailako txapelaren bila, eta beste lau Promozio mailakoaren lehian.
Txapelketa nagusian, Etxeberria-Iraeta, Etxekolna-Mujika, Iturzaeta-Azpeitia, Iturriaga-Egaña, Kortazar-Eceiza, Iantzi-Etxenike eta Zelaia-Lopez bikoteak arituko dira. Eta promoziokoan, Mondragon-Zaldain, Santos-Urriza, Peribañez-Alduntzin eta Rodrigez-Mondragon II.a
Bi mailetan bikote guztiek elkarren aurka jokatuko duten ligaxkarekin hasiko da txapelketa, eta aurreneko fase honen lehenengo jardunaldia igande honetan jokatu zen Latasan, eguerdiko 12:00etatik aurrera, non Lehen Mailako bi partida hauek izan ziren: Etxeberria-Iraeta Iturriaga-Egañaren aurka, eta Kortazar-Ezeiza Iantzi-Etxenikeren kontra.
Pilota jaialdiari hasiera emateko, 10:00ak aldera Gabonetako torneoa lehiatu zen Ados Pilota eskolako neska txiki eta gonbidatuekin. Bertan, Ituren, Leitza, Espinal, Larraintzar, Beasain eta Latasatik etorritako pilotari txikiak bildu ziren pilotaz gozatzeko asmoarekin.
Txikien ekitaldiaren ondoren Eusko Label binakako txapelketari eman zioten hasiera giro ederrean, jende asko gerturatu baitzen eta pilotariek ez zuten animorik falta izan.
Iturriaga eta Egaña, Etxeberria eta Iraetaren kontra aritu ziren lehenengo partidan, non uste baina azkarrago hautsi zuen norgehiagoka bikote gorriak, hasieratik lortu zutelarik markagailuan zuloa irekitzea. Pilotari bizitasuna emanda atzelari urdina estutu zuten eta azkenean garaipen erosoa eskuratu zuten: Iturriagak eta Egañak 22; Etxeberriak eta Iraetak, 7.
Jardunaldiko bigarren partida, Iantzi-Etxenike eta Kortazar-Ezeizar bikoen artekoa, guztiz ezberdina izan zen, luzea, pilotakada ugarikoa eta emozioz beterikoa. Partida erdira arte markagailua orekatua joan zen baina bukaerara freskoago iritsi ziren Etxebeste eta Etxenike, tanto erabakiorrak beraien aldera erori zirelarik: Iantzik eta Etxenikek, 22; Kortazarrek eta Ezeizak, 16.
EUSKO LABEL TXAPELKETAKO 1. JARDUNALDIKO EMAITZAK
🔴Iturriaga-Egaña 22 🔵Etxeberria-Iraeta 7
🔴Iantzi-Etxenike 22 🔵Kortazar-Ezeiza 16
Erkiaga eta Zabala finalera sailkatu dira
Aurreneko finalerdian, Beaskoetxea-Aldazabal bikoteari 2-1 irabazi ondoren
Goikoetxea-Odei eta Loitegi-Zaldua I.a bikoteek abantaila garrantzitsua lortu dute
Berria Erremonte Txapelketa 2022 larunbat honetan hasi zen Galarretan jokaturiko bi partidurekin
Eusko Label Binakako Pilota Txapelketaren finalak jokatu dira Azkoitian
Promozio mailan Rodrigez-Mondragon eta lehen mailan Zelaia-Lopez izan dira txapeldunak