FUTBOLA / XII. EUSKAL HERRIA KOPA
Abuztuaren 13tik aurrera jokatuko da XII. Euskal Herria Kopa 2022 edizioa
XII.Euskal Herria Kopa 2022 edizioa abuztuan eta irailean jokatuko da, bi mailetan antolatuta
Abuztuaren 13an jokatuko dira XI. Euskal Herria Kopa 2022 edizioaren lehen partidak. Bi mailetan antolatu da aurten ere, taldeen egutegiak ez digulako beste aukerarik utzi. Berez, Euskal Herria Kopa lehiaketa batean jokatzekoa da, Euskal Herriko herrialde guztietako taldeen artean, behetik gorako formatoan onenak finalera iristeko aukera izanda behintzat. Aurten ere ezin izan dugu horrela antolatu baina jarraituko dugu bestelako aukerak aztertzen Koparen berezko egitura bueltatzeko hurrengo edizioetan.
Abuztuan jokatuko dira A mailekofinalerdiak eta B maileko kanporaketa guztiak. Finalak irailaren hasieran jokatuko dira maila bietan.
‘A maila’
A maila izango da maila nagusia. Bertan arituko dira futboleko maila nagusian diharduten Alaves, Athletic eta Reala taldeak, gehi, koadratzeko, Eibar taldea. Finalerdiak jokatuko dira eta finalerdietako irabazleek jokatuko dute finala.
Finalerdiak, zozketa eginda, hauexek izango ditugu:
• Reala – Athletic. ETBk zuzenean emango du.
• Eibar – Alaves
Irabazleek jokatuko duten finala ere ETBk zuzenean emango du.
‘A maila’ egutegia
A MAILA | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
A FINALERDIAK | ||||
2022.08.28 12:00 MINTXETA (Elgoibar) | Eibar | 0-3 | Alaves | ehkirola.eus |
2022.08.28 16:00 BERAZUBI (Tolosa) • ETB1 • | Reala | 3-1 | Athletic | ehkirola.eus |
A 3/4 POSTUAK | ||||
2022.09.03 17:00 Sondika | Athletic | 2-0 | Eibar | ehkirola.eus |
A FINALA | ||||
2022.09.04 16:00 Azkoitia • ETB1 • | Reala | 4-1 | Alaves | ehkirola.eus |
‘B maila’
B maila izendatu dugun kategorian bi multzo izango ditugu: A multzoan arituko dira Oiartzun, San Ignacio, Berriozar, Mulier eta Gasteizko Aurrera; eta B multzoan Bizkerre, Tolosa eta Angeluko Isatsak. Ligazko formatuan jokatuko da eta multzo bakoitzeko irabazleek finala jokatuko dute, irailaren 3an.
‘B maila’ egutegia
B MAILA | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
A MULTZOA | ||||
2022.08.13 12:30 OIARTZUN | Oiartzun | 0-0 [9-8 p.] | Mulier | ehkirola.eus |
2022.08.13 12:00 SAN IGNACIO | San Ignacio | 1-0 | Berriozar | ehkirola.eus |
2022.08.20 12:30 SAN IGNACIO | San Ignacio | 3-2 | Oiartzun | ehkirola.eus |
AURRERA | Aurrera | Bertan behera | Berriozar | ehkirola.eus |
2022.08.27 12:15 BERRIOZAR | Berriozar | 2-4 | Oiartzun | ehkirola.eus |
2022.08.27 12:00 SALESIANOS | Mulier | 1-0 | San Ignacio | ehkirola.eus |
B MULTZOA | ||||
2022.08.13 18:00 USABAL [Tolosa] | Tolosa | 0-1 | Bizkerre | ehkirola.eus |
20221.08.21 FADURA [Getxo] | Bizkerre | 15-0 | Angeluko Isatsak | ehkirola.eus |
TOLOSA | Tolosa | Bertan behera | Angeluko Isatsak | ehkirola.eus |
B FINALA | ||||
2022.09.04 12:00 San Ignacio | San Ignacio | 1-1 [7-6 p.] | Bizkerre | ehkirola.eus |
Sarrerak
Internet bidez aldez aurretik sarrerak erosi ahal dira dagoeneko ‘A’ maileko REALA – ATHLETIC finalerdirako.
‘A’ maileko finalerako ere izango dira aldez aurretik erosteko aukera, behin finalerdiak jokatu eta gero.
Sarrerak erosteko → https://ehkirola.eus/sarrerak/
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Euskal Herriko I gizonezkoen futbol txapelketa eta emakumezkoen VII kopa
FUTBOLA Durango Platertuena kafe antzokian aurkeztu zuen EH Kirolak gizonezkoen 1 futbol txapelketa eta VII emakunezkoen kopa, jona den urtarrillaren 11ean. Maila goreneko aurkezpena hau Arritxu Iribar eta Xabier Usabiaga Kazetaria ospetsuak gidatu zuten, eta...
Athleticek irabazi du VI. Euskal Herriko Kopa
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Athleticek irabazi du Euskal Herriko Kopa Realaren aurka (3-0). Athleticek eraman du Gernikan jokatu den Euskal Herriko Kopa, Realaren aurrean garaipen argia erdietsiz (3-0). Euskal Herriko Kopako finala jokatu dute igande honetan...
EH Kirolak Euskal Herriko futbol talde onenaren txapelketa sortu du.
FUTBOLA Euskal herriko emakumezkoen kopa 6 urtetan zehar antolatu ondoren (2016ko finala Gernikan hurrengo 28an jokatuko da Athletic eta Real Sociedad artean), gizonezkoen taldeen artean ere nazio mailako lehiaketa abian jartzeko ahaleginetan dabil aspalditik EH...