EUSKAL PILOTA
Abian da Plazaz Plaza emakumeen eskuzko pilotarien txapelketa
Berriki eskuzko emakume pilotari profesionalen aurreneko klubaren aurkezpena egin zuten Leitzan, bertan izan zirelarik klubeko hamahiru pilotari profesionalak: Maite Ruiz de Larramendi, Iera Agirre, Amaia Aldaregia, Olatz Ruiz de Larramendi, Irantzu Etxebeste, Naroa Elizalde, Eneritz Arrieta, Oihana Orbegozo, Naroa Agirre, Ainhoa Ruiz de Infante, Olatz Arrizabalaga, Amaia Aldai eta Gentzane Aldai.
Kluba sortzeko hamaika arrazoi zituztela agertu ziren prentsaurrean, besteak beste txapelketa gehiago jokatu nahi izatea, lan baldintzak hobetzea, pilotari gazteak trebatzea eta, guztiaren gainetik, euren buruaren jabe izatea, inoren menpe egon behar izan gabe.
Abian jarri dituzten ekimenen artean antolatuko duten lehen txapelketa dago, Plazaz Plaza izenekoa, binaka jokatuko dutena. Ekainaren 4an eman zitzaion hasiera lehiaketari Leitzan eta toki berean amaituko da, abuztuaren 14an. Euskal Herrian jokatuko da ia osorik, baina Katalunian ere arituko dira pilotariak, Bartzelonan hain zuzen ere. Orotara hamazazpi partida jokatuko dituzte, hamahiru jardunalditan banatuta.
Asteburu honetan, txapelketako hasierako ligaxkaren aurreneko bi jardunaldiak jokatu zituzten, ostiralean Leitzan eta igandean Etxalekun.
Estreinako partidan, Eneritz Arrieta eta Naroa Elizaldek 22-8 galdu zuten Leitzan Iera Agirre eta Gentzane Aldairen aurka. Hasiera batean Leitzako plazako pilotalekuan ziren jokatzekoak partida, baina eguraldia tarteko Amazabal pilotalekuan jokatu behar izan zuten. Aurretik, Aurrera K.Eko nesken partiduekin eman zitzaion hasiera pilota jaialdiari, eta pozgarria da atzetik zenbat neska datozen ikustea. Lan bikaina Leitzako pilota eskolako lagunek egiten dutena, zalantza barik.
Igandean berriz, Plazaz-plazako bigarren jardunaldia jokatu zen Etxalekun, zehazki aurten 100 urte betetzen dituen Etxalekuko plazan. Bi bikote haundi neurtu ziren txapelketako partidan eta azkenean Laia Salsamendi- Oihana Orbegozok 22-9 irabazi zieten Andrea Aldaregia eta Maite Ruiz de Larramendiri.
Xistera Zirkuituak baditu aurreneko txapeldunak
Merino-Lizardi nesketan, Antxon-Goixerri, mutilen maila nagusian, eta Vidal-Atain II.a, mutilen Bigarren mailan dira txapeldunak
Hasiera eman diote eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketari
Lehen eta Bigarren Mailetako jardunaldiak lehiatu dira Azkoitian eta Azpeitian
Iparraldeko Trinketeko Lehen Mailako txapela jantzi dute Inhar Ugarte eta Ekhi Ziarrustak
Iparraldeko lehen mailako trinket txapelketa irabazi duten Hego Euskal Herriko aurrenekoak dira