EUSKAL PILOTA
Abian da Malerrekako Erronka emakumezkoen pilota txapelketa
Ados pilota elkarteak eta Malerrekako Mankomunitateak, Malerrekan errespetuzko harremanak kanpainaren barruan, Malerrekako Erronka pilota txapelketa antolatu dute, zazpi asteburutan emakume profesionalen arteko pilota partidak jokatuko dituztelarik zazpi herritan.
Berriki jokatu duten txapelketan egin duten bezala, amen abizenekin jokatuko dute Ados pilota elkarteko emakumeek Malerrekako erronka ere.
Txapelketari dagokionez, bertako mendien izena duten lau taldetan banatutako hamabi emakume arituko dira, talde bakoitzean hiru pilotari izango direlarik. Jardunaldi bakoitzean binakako partida bat 22 tantora eta lau eta erdiko partida 18 tantora jokatuko dituzte profesionalek. Talde guztiak elkarren aurkako ligan arituko dira eta finala 2 talde onenen artean lehiatuko da.
Lehenengo jardunaldia pasa den larunbatean jokatu zen, apirilaren 9an, arratsaldeko 19:00etan hasita, Ezkurrako pilotalekuan, bertan Xaruta (Ruiz de Larramendi, Iantzi eta Aldaregia) eta Mendaur (Arrieta, Oses eta Mujika) taldeak aritu zirelarik elkarren aurka. Aurretik, 18:00etan pilotari gaztetxoen txanda izan zen Goiuri Zabaleta -Janire Sotil eta Leire Oskoz-Nahia Bertiz bikoek neurtu zituztelarik indarrak.
Azkenean, lau eta erdiko zein binakako partiduko garaipenak Mendaurrentzat izan ziren, hartara lehenengo 2 puntuak eskuratu zituztelarik:
1. jardunaldia: Mendaur 2- Xaruta 0
4terdi:
🔴Oses 18
🔵Aldaregia 9
Binaka:
🔴Arrieta-Mujika 22
🔵Iantzi-Ruiz de Larremendi 16
MALERREKAKO ERRONKA TXAPELKETA
TALDEAK
Ekaitza: Iturriaga, Etxekolonea eta Mendiburu
Mendaur: Arrieta, Oses eta Mujika
Axkin: Orbegozo, Ruiz de Infante eta Agirre
Xaruta: Ruiz de Larramendi, Iantzi eta Aldaregia
EGUTEGIA
Ezkurra, apirilaren 9an, larunbatean 19:00etan
Xaruta – Mendaur
Donamaria, apirilaren 17an, igandean 19:00etan
Axkin – Ekaitza
Legasa, apirilaren 23an, larunbatean 19:00etan
Axkin – Xaruta
Saldias, maiatzaren 1ean, igandean 12:00etan
Ekaitza – Mendaur
Urroz, maiatzaren 6an, ortziralean 19:00etan
Mendaur – Axkin
Zubieta, maiatzaren 15ean, igandean 12:00etan
Ekaitza – Txaruta
Finala maiatzaren 22an jokatuko dute Sunbillan, 12:00etan
Irazustabarrenak eta Arrrillagak irabazi dute Larruzko Paletako III. Bizkaia Torneoa
Irabazleak Leire Galdosi eta Maider Mendizabali gailendu zaizkie finalean, 11-12, 12-9 eta 12-10
Bizkaia Torneoaren seigarren jardunaldia jokatu da
Emaitzak: Maldonado-Ibai Perez 0 Fusto-Del Rio 3 eta Fusto-Del Rio 0 Ibarguren-Urrutia 3
GRABNI Txapelketako Erramintako finalerdiak jokatu dira
Larruzko paletan, Bizkaia eta Nafarroa nagusitu ziren eta pala motzean, Bizkaia eta Gipuzkoak irabazi zuten