EUSKAL PILOTA

Abian da Malerrekako Erronka emakumezkoen pilota txapelketa

2022/04/12

Argazkiak: Ados Pilota

Ados pilota elkarteak eta Malerrekako Mankomunitateak, Malerrekan errespetuzko harremanak kanpainaren barruan, Malerrekako Erronka pilota txapelketa antolatu dute, zazpi asteburutan emakume profesionalen arteko pilota partidak jokatuko dituztelarik zazpi herritan.

Berriki jokatu duten txapelketan egin duten bezala, amen abizenekin jokatuko dute Ados pilota elkarteko emakumeek Malerrekako erronka ere.

Txapelketari dagokionez, bertako mendien izena duten lau taldetan banatutako hamabi emakume arituko dira, talde bakoitzean hiru pilotari izango direlarik. Jardunaldi bakoitzean binakako partida bat 22 tantora eta lau eta erdiko partida 18 tantora jokatuko dituzte profesionalek. Talde guztiak elkarren aurkako ligan arituko dira eta finala 2 talde onenen artean lehiatuko da.

Lehenengo jardunaldia pasa den larunbatean jokatu zen, apirilaren 9an, arratsaldeko 19:00etan hasita, Ezkurrako pilotalekuan, bertan Xaruta (Ruiz de Larramendi, Iantzi eta Aldaregia) eta Mendaur (Arrieta, Oses eta Mujika) taldeak aritu zirelarik elkarren aurka. Aurretik, 18:00etan pilotari gaztetxoen txanda izan zen Goiuri Zabaleta -Janire Sotil eta Leire Oskoz-Nahia Bertiz bikoek neurtu zituztelarik indarrak.

Azkenean, lau eta erdiko zein binakako partiduko garaipenak Mendaurrentzat izan ziren, hartara lehenengo 2 puntuak eskuratu zituztelarik:

1. jardunaldia: Mendaur 2- Xaruta 0

4terdi:

🔴Oses 18

🔵Aldaregia 9

Binaka:

🔴Arrieta-Mujika 22

🔵Iantzi-Ruiz de Larremendi 16

MALERREKAKO ERRONKA TXAPELKETA

TALDEAK

Ekaitza: Iturriaga, Etxekolonea eta Mendiburu

Mendaur: Arrieta, Oses eta Mujika

Axkin: Orbegozo, Ruiz de Infante eta Agirre

Xaruta: Ruiz de Larramendi, Iantzi eta Aldaregia

EGUTEGIA

Ezkurra, apirilaren 9an, larunbatean 19:00etan

Xaruta – Mendaur

Donamaria, apirilaren 17an, igandean 19:00etan

Axkin – Ekaitza

Legasa, apirilaren 23an, larunbatean 19:00etan

Axkin – Xaruta

Saldias, maiatzaren 1ean, igandean 12:00etan

Ekaitza – Mendaur

Urroz, maiatzaren 6an, ortziralean 19:00etan

Mendaur – Axkin

Zubieta, maiatzaren 15ean, igandean 12:00etan

Ekaitza – Txaruta

Finala maiatzaren 22an jokatuko dute Sunbillan, 12:00etan

Fusto-Urrutia, Txapeldunak

Fusto-Urrutia, Txapeldunak

Hirugarrenez jarraian jantzi dute txapela, finalean Necol-Gordon bikoteari 3-2 irabazita (7-10, 10-6, 6-10, 10-6 eta 6-10)