FUTBOLA / XIII. EUSKAL HERRIA KOPA

A mailako finalerako sailkatu dira Reala eta Athletic beraien multzoko lidergoa eskuratuta

2023/08/28

Reala eta Athletic jokatuko dute “A” mailako finala, irailaren 3an, Guardian, arratsaldeko 16:00etatik aurrera

 

Euskal Herria Kopa bi mailetan antolatu da aurten ere, taldeen egutegiak ez digulako beste aukerarik utzi. Bertan aritu dira Alaves, Athletic, Bizkerre, Eibar eta Reala taldeak. Bi multzotan jokatu dira eta multzo bakoitzeko lehen sailkatua sartu da finalean.

‘A multzoan’ aritu dira Bizkerre, Alaves eta Reala. Reala erabat nagusitu da multzo honetan, orotara 6 puntu pilatuta, eta finalerako txartela aise eskuratuta. Bi partidak irabazi ditu eta gol zaparrada erdietsi du horietako bakoitzean, atea hutsean mantentzea ere jakin duelarik. Bizkerre eta Alavesek ezin izan zioten Realari aurre egin eta haien arteko lehian berdindu egin zuten, nahiz eta gol-averageagatik Alaves geratu den bigarren.

“A” MULTZOKO SAILKAPENA

TALDEAPt.JIBGAGKG
REALA62200110
ALAVES1201104
BIZKERRE1201107

‘B multzoan’ berriz, Eibar, Osasuna eta Athletic aritu dira. Multzo honetako lidergoa eskuratzeko lehia bizia egon da Athletic eta Eibarren artean, finalerako sailkapena gol-averageagatik erabaki delarik. Athletic izan da azkenean aurrena, lau puntu pilatuta Eibarrek bezala, baina haien arteko norgehiagokan bana berdindu ondoren, Osasunarekin izandako emaitzek erabaki dute lehenengo postua.

“B” MULTZOKO SAILKAPENA

TALDEAPt.JIBGAGKG
ATHLETIC4211062
EIBAR4211041
OSASUNA0200218

Beraz, Reala eta Athletic sailkatu dira “A” mailako finalerako, zeina Guardian jokatuko da, irailaren 3an, igandea, Prao futbol zelaian, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Hirugarren eta laugarren postuak zehazteko lehia berriz, Eibar eta Alavesen artekoa, Aretxabaletako futbol zelaian jokatuko da irailaren 2an, eguerdiko 12:00etan hasita.

Azkenik, bosgarren postua zeinek eskuratuko, nor baino nor gehiago arituko dira Osasuna eta Bizkerre, irailaren 2an, Garesen, 16:00etan.

Irudia

‘A’ maila. Egutegia | Emaitzak

'A' MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A multzoa
2023.08.12 19:00
BASOZABAL Sondika
Bizkerre
0 - 0
Alavesehkirola.eus
2023.08.18 18:30
SARRIENA Leioa
Bizkerre
0 - 7 Realaehkirola.eus
2023.08.26 18:30
EL PRAO Guardia
Alaves 0 - 4 Realaehkirola.eus
B multzoa
2023.08.12 19:00
FANDERIA Errenteria
Eibar 3 - 0 Osasunaehkirola.eus
2023.08.16 19:00
LEZAMA 2
Lezama
Athletic 1 - 1Eibarehkirola.eus
2023.08.20 12:00
EL PORTARRON Mendigorria
Osasuna 1 - 5Athleticehkirola.eus
'A' 5/6
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Osasuna3 - 0Bizkerreehkirola.eus
'A' 3/4
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Eibar5 - 0Alavesehkirola.eus
'A' FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.03 16:00
LEZAMA 2 ~ ETB ~
Athletic4 - 2Realaehkirola.eus

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XI. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XII. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Mastodon

Loading Mastodon feed...

Reala garaile Añorgaren aurka Andoainen

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Realak 2-0 irabazi dio Añorgari Andoainen jokatutako final erdian, eta ondorioz bera izango da abuztuan Athletic-en aurka jokatuko duena Gernikan, abuztuaren 27an egingo den finalean. Norgehiakoga politta...

Athletic nagusi Oiartzunen aurkako Kopako finalerdian

Athletic nagusi Oiartzunen aurkako Kopako finalerdian

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Euskal Herriko Emakumezkoen VI. futbol Kopak badu lehen finalista, Athletic. Errenteriko Fanderian ljokatu du Oiartzunen aurka eta 1-3 irabazi du talde bilbotarrak.Partida  jendez gainezka zegoen zelaian eta giro apartan...

Oiartzun-Athletic, goi mailako futbola fanderian

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Oarsoaldeko kirol talde onenak, Emakumeen Lehen Mailan ari den Oiartzunek, eta Athleticek partida jokatuko dute maiatzaren 7an, Errenteria-Oreretako Fanderiako futbol zelaian. Euskal Herriko Kopako...