EUSKAL PILOTA
Oier Apezetxeak ezin hobeto hasi du bere ibilbide profesionala
Oier Apezetxeak oso ongi hasi du bere ibilbide profesionala. Aldaberekin batera 34-35 irabazi zuen Loitegi eta Zaldua I.aren aurka Berria Erremonte Txapelketari zegokion partidan. Garaipenarekin lau puntu lortu dituzte eta finalerdietarako sailkapenetik gertuago kokatzen dira. Finalerdietara dagoeneko Loitegi eta Zaldua sailkatu dira sei punturekin.
Bestetik, A multzoko lehen postuan sailkatu dira Goikoetxea V.a eta Odei, eta bigarren aldiz jarraian erraz gainditu zituzten aurkariak. Aurreko astean Urrutia II.a-Labaka utzi zituzten 16ean, eta oraingoan 14 tanto soilik egin zituzten Susperregi eta Zubirik. Emaitza hauekin sailkapena, Susperregik eta Zubirik Urrutia II.a-Labakaren aurka jokatuko dute ligaxkako azken partidan. Irabazlea finalaurrekoetara pasako da multzoko bigarren postuan eta galtzailea kanporatuta geratuko da. B multzoan Aldabe eta Apezetxea finalaurrekora sailkatuta egongo dira 23 tanto egiten badituzte Etxarri-Martirenaren aurka. Aldabe eta Apezetxea, 32 tanto edo gehiagorekin, taldeko lehenak izango lirateke.
Goikoetxea V.ak eta Odeik arazorik gabe irabazi zuten jaialdiko lehen partida. Susperregik, lesio bat gainditu ondoren, ezin izan zuen ezer egin Goikoetxearen eta Odeiren aurka. Odei izan zen partidako onena saketik egindako 9 tantorekin, sei piloteoan eta akatsik egin gabe.
Berria Erremonte Txapelketako bigarren partidan lau protagonistek partida bikaina jokatu zuten. Arratsaldeko eta txapelketako partidarik onena izan zen. Oier Apezetxea oso ondo aritu zen bere debutean. Ondo atera zuen eta seguru aritu zen. Gainera, piloteoan ere ondo eutsi zion Zalduari. Saketik zortzi tanto egin zituen eta piloteoan lau, bi hutsekin. Markagailua berdinduta zegoela, partida erabaki zen Loitegik bi paretetara egindako jokaldi bikain baten ondoren, Aldabek eraman zuen ezinezko pilota batekin. Aldabek 16 tanto egin zituen eta lau akats egin zituen. Loitegik 16 tanto eta hiru huts egin zituen.
Estelarrean Azpirozek eta Barrenetxea IV.ak 40-26 irabazi zioten Ansa II.a-Larrañagari. Azpirozek Segurola ordezkatu zuen. Aurrelari moduan Azpirozek bikain jokatu zuen eta Ansa gainditu zuen aurreko koadroetan. 17 tanto egin zituen eta 4 huts, Ansak 13 tanto eta zortzi huts egin zituen bitartean. Erasoan aurrelari urnietarrak huts asko egin zituen. Azpirozek hobeto jokatu zuen Barrenetxearen partida bikainari esker, sakez bost tanto, piloteoan zazpi eta hiru akats egin baitzituen hernaniarrak. Larrañaga ondo defendatu zen sakez egindako hiru tantorekin, sei tantorekin piloteoan eta hiru akats egin eta gero.
Berria Erremonte Txapelketako bigarren jardunaldiko emaitzak:
- Goikoetxea V.a-Odei 35 Susperregi-Zubiri 14 BERRIA TXAPELKETA
- Azpiroz-Barrenetxea IV.a 40 Ansa II.a-Larrañaga 26 ESTELARRA
- Loitegi-Zaldua 34 Aldabe-Apezetxea 35 BERRIA TXAPELKETA
Berria Erremonte Txapelketa 2022
Aurtengo txapelketan sei bikote arituko dira lehian eta etorkizuneko erremontistentzat dago zuzendua, baita gaur egunean puntan dabiltzen hainbat pilotarirentzat.
Esan bezala, sei bikotek hartuko dute parte 2022ko lehiaketan, bi taldetan banatuta: Susperregi-Zubiri, Urrutia II.a-Labaka, Goikoetxea V.a-Odei, Loitegi-Zaldua I.a, Aldabe-Apezetxea, eta Etxarri-Martirena. Lehenengo hiru bikoteak A taldean daude eta ondorengo hirurak B taldean.
TALDEAK
A taldea:
Susperregi-Zubiri
Urrutia II.a-Labaka
Goikoetxea V.a-Odei
B taldea:
Loitegi-Zaldua I.a
Aldabe-Apezetxea
Etxarri-Martirena
Aurreneko fasean ligaxka jokatuko da talde bakoitzeko bikoteen artean denak denen aurka. Hiru jardunalditan jokatuko da, martxoaren 5ean, martxoaren 12an eta martxoaren 19an. Lehenengo bi sailkatuak finalerdietara sailkatuko dira eta martxoaren 26an jokatuko da lehenengo finalerdia eta apirilaren 2an bigarren finalerdia. Finalerdietako irabazleak finala jokatuko dute apirilaren 9an.
Txapelketaren egutegia:
LIGAXKA: Martxoaren 5, 12 eta 19an.
- 6 bikoteek hartuko dute parte txapelketa honetan eta bi taldetan banatuak egongo dira.
- Talde bakoitzean, denok denon aurka jokatuko dute.
- Txapelketako partida guztiak 35 tantura jokatuko dira
- Puntuaketa sistema ondorengoa izango da:
35 tantu (irabazlea) 4 puntu
34tik 32 tantura 2 puntu
31tik 29 tantura 1 puntu
28tik 23 tantura 0 puntu
22 edo gutxiago -1 puntu
FINALAURREA: Martxoaren 26an eta apirilaren 2an.
- Ligaxkan parte hartzen duten 6 bikoteetatik, bi kanpoan geldituko dira, hortaz finalaurre honetan, talde bakoitzaren lehenengo 2 postuetan sailkatu diren 4 bikoteak hartuko dute parte.
- 4 bikote hauen gurutzaketak honakoak izango dira:
Martxoak 26 (larunbata) (35 tantura):
A taldean 1. postuan sailkatu denak, B taldean 2. postuan sailkatu denaren aurka jokatuko du.
Apirilak 2 (larunbata) (35 tantura):
B taldean 1. postuan sailkatu denak, A taldeko 2. postuan sailkatu denaren aurka jokatuko du.
- Beren partida irabazten duten bi bikoteek jokatuko dute aurtengo BERRIA Erremonte Txapelketaren finala.
Pilotaren ofizialtasuna Nazioarteko Federazioaren mahai gainean
Ezohiko Batzar Orokorra deitu du Euskal Herriko Pilota Federazioak egindako eskaera ebazteko
Emaitza bikainak lortu ditu Pilotako Euskal Selekzioak Munduko Txapelketan
Altziran jokatu da C.I.J.B Erakundearen Munduko txapelketa
Euskal Pilotan Euskal Selekzio ofiziala!
Euskal Pilota Selekzioa kolektiboak aldarrikapen ekitaldia egin du Durangon Euskal Selekzioa aldarrikatzeko