ERRUGBIA
Hasiera eman diote Euro Challenge Euskal Ligari
Emakumeen Euro Challenge Errugbi lehiaketak Hegoaldeko eta Iparraldeko taldeak biltzen ditu
Euro Basque Rugby Challenge emakumezkoen txapelketaren urratsak jarraituz, mugaz gaindiko lehiaketari ekin zioten iragan asteburuan, Covid-19aren pandemiak iazko ekitaldia bertan behera utzi ondoren.
Antolakuntzaz arduratzen den Euskadiko Errugbi Federazioarentzat, lehiaketa hau aspalditik zuten desioa da, haien asmoa delarik etorkizunean ere are gehiago indartzea Hegoaldearen eta Iparraldearen arteko harremanak, bai gizonen artean, bai emakumeen artean, baita kategoria guztietan ere.
Oraingoan emakumezkoen Euro Challenge lehiaketa honetan lau talde arituko dira nor baino nor gehiago, Hegoaldeko bi eta Iparraldeko beste bi. Hegoaldetik Bera-Bera (Nafarroa), aurreko denboraldian Euskal Liga irabazi zuena, eta La Unica (Nafarroa) arituko dira. Iparraldetik, berriz, Peyrehorade-tartas-Chalose eta Biarritz-Hasparren (Lapurdi).
Guztira bi jardunaldi lehiatuko dira, azaroaren 7an eta 13an, eta finala partida bakarrera jokatuko da, zelai neutralean.
Finalerdien aurreneko jardunaldian bi norgehiagoka jokatu ziren pasa den asteburuan: batetik, Peyrehorade eta bera Bera neurtu ziren Stade du Baron zelaian, eta bestetik, Biarritzeko Aguileran jokatu zen Biarritz-Hasparren eta La Unicaren arteko partida.
Azkenean, aurreneko jardunaldi honetan, Bera Bera eta La Unica taldeek garaipena erdietsi zuten, emaitzak honakoak izan zirelarik:
PEYREHORADE/TARTAS/CHALOSSE vs. BERA BERA R.T. 15- 40
BIARRITZ/HASPARREN vs. LA UNICA R.T. 17 -32
Emaitza hauen ondoren, honela geratu da behin-behineko sailkapen orokorra:
- BERA BERA R.T. 4 puntu
- LA UNICA R.T. 4 puntu
- BIARRITZ O./HASPARREN A.C. 1 puntu
- PEYREORADE/TARTAS/CHALOSSE 1 puntu
Euskal Liga irabazi du Sarako Izarra Rugby Taldeak
Emakumezko seniorretan, berriz, Hernani geratu zen txapeldun Bera Berari 27-17 irabazita
La Unica, emakumezko lehenengo Euro Basque Challenge txapelketako irabazlea
Talde nafarrak 19-0 irabazi zion Bera-Berari igandean Arrasaten jokatutako finalean
Euskal Liga irabazi du Sarako Izarra Rugby Taldeak
Sarako basurdeek lortu zuten garaipena 22-14 markagailuarekin, Durangoko Errugbi Taldearen kontrako finalean