HERRI KIROLAK/SOKATIRA
640 kiloko Euskadiko Sokatira txapelketako bigarren jardunaldia lehiatu da
Duela bi asteburu, 640 kiloko kategoriako lehiaketa hasi zen. Lehenengo jardunaldia Saturrarango Arbelaitz kanpinean burutu zen, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bertan, sei talde aritu ziren lehian: Gaztedi A, Gaztedi B, Gaztedi C, Goiherri, Akelarre eta Mutriku.
Orain arte lehiatutako jardunaldietan nagusitasuna erakutsita zuen Gaztedi A taldea izan zen zen garailea berriro ere Mutrikun, 6 puntuak eskuratuz. Bigarren postuan, Goiherri taldeak eskuratu zituen 5 puntuak. Hirugarren postua etxekoek eskuratu zuten, hain zuzen ere, Mutriku Sokatira Taldeko partaideek, hortaz, 4 puntu geratu ziren etxean. Laugarren postuan, 3 punturekin, Gaztedi B taldea sailkatu zen, bosgarrenean, Akelarre (2 punturekin), eta seigarren postuan Gaztedi C geratu zen, puntu bakarra pilatuta.
Larunbat honetan berriz, Laukizen lehiatu zen bigarren jardunaldia eta garaipen boladari segida emanez honakoan ere Gaztedi A izan zen garailea. 6 puntu etxeratu zituen, eta horrek sailkapen orokorreko lehen postuan jarraitzea ahalbidetu zion.
Bigarren postuan, Goiherri taldeak eskuratu zituen 5 puntuak. Hirugarren postua, berriz, lehiatua izan zen. Mutrikuk eta Gaztedi B taldeak lehiatu zuten 4 puntuak eskuratzeko tira bira, eta azkenean, berdintasuna eskuratuta hirugarren eta laugarren postuei dagozkien puntuazioak banatu eta 3,5 puntu eskuratu zituen talde bakoitzak. Akelarre taldeak bi puntu eskuratu zituen, eta Gaztedi C taldeak puntu bakarra eraman zuen.
Hiru jardunaldiz osatuta egongo da txapelketa, eta puntu gehien batzen dituen taldeak jantziko du txapela. Hurrengo jardunaldia, hirugarrena eta azkena, datorren larunbatean, ekainaren 11an izango da, Erandion, bertan erabakiko delarik nork janzten duen kategoriako Euskadiko txapela.
Bigarren jardunaldiko sailkapena:
1. Gaztedi A taldea, 6 puntu
2. Goiherri taldea, 5 puntu
3. Mutriku taldea, 3,5 puntu
4. Gaztedi B taldea, 3,5 puntu
5. Akelarre taldea, 2 puntu
6. Gaztedi C taldea, 1 puntu
Aurreneko bi jardunaldiak jokatuta, honela dago sailkapen orokorra:
- Gaztedi A taldea, 12 puntu
- Goiherri taldea, 10 puntu
- Mutriku taldea, 7,5 puntu
- Gaztedi B taldea, 6,5 puntu
- Akelarre taldea, 4 puntu
- Gaztedi C taldea, 2 puntu
Euskadiko Harri Handien Txapelketa jokatuko da Aian hilaren 19an
Sei harri-jasotzaile arituko dira: Aimar Galarraga, Jokin Eizmendi, Iñigo Eizagirre, Aimar Irigoien, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Julen Diaz
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako finala igandean jokatuko da
Sei aizkolari arituko dira txapelaren bila: Mikel Larrañaga, Iker Vicente, Eneko Otaño, Julen Alberdi, Aitzol Atutxa eta Jon Irazu
Iker Vicentek irabazi du Nafarroako aizkora txapelketa
Jon Rekondo bigarren izan zen eta Oier Kañamaresek osatu zuen podiuma. Atzetik, Eneko Saralegi eta Julen Kañamares sailkatu ziren, laugarren eta bosgarren