TXIRRINDULARITZA
2022ko Emakumezkoen Itzuliaren ibilbideak aurkeztu dira
Lehen aldiz, Euskal Herriko Itzuliak emakumezkoen lasterketa izango du 2022 honetan: Itzulia Women. Apirila hasieran lehiatzen den gizonezkoen lasterketaren pareko, World Tour mailako proba izango da, mundu mailako txirrindulari onenak izango direlarik Euskal Herriko errepideetan.
Lehen edizio honetako ibilbidea aurkeztu berri dute Gasteizen, Itzuliaren hasieraren egoitza izango den hirian alegia, bertako alkateak nabarmendu duelarik emakumeak protagonista dituzten kirol-ekitaldi handien aldeko apustua egiten dutela, emakumeen kirolari balioa eman nahi diotelako. Ibilbidearen nondik norakoak aurkeztu dituzten arren, ez dituzte ordutegi zehatzak adierazi.
Itzulia Women 2022ko maiatzaren 13tik 15era lehiatuko da eta 363,60 km-ko ibilbidea izango du 3 etapatan banatuta. Horietako lehena izango da Gasteiztik irtengo dena; gero, Arabatik Bizkaira joango da (bigarren etapa). Amaiera Donostian izango da, Donostiako Klasikoaren ibilbidearekin. Lasterketak 13 puntu puntuagarri izango ditu: bederatzi 3. kategorian, hiru 2. kategorian eta bat 1. kategorian. Tarteko sprintei dagokienez, 6 izango dira guztira, bi etapa bakoitzean.
2022KO EMAKUMEZKOEN ITZULIAREN IBILBIDEA
- etapa: Vitoria-Gasteiz – Bastida (105,90km)
Irteera gogorra izango da 3. kategoriako mendate batekin eta baliteke ihesen bat sortzea bertan. Bastidara iritsi arte, gutxi gorabehera 45. kilometroan, errepide onak zeharkatuko ditu, baina, hortik aurrera hasiko da etaparen zatirik gogorrena, bata bestearen jarraian bi mendate igo beharko baitituzte. 67. kilometrotik aurrera, aldiz, etapak beheranzko ibilbideari ekingo dio eta azken 15 kilometroak etengabeko gorabeherek osatuko dituzte.
2. etapa: Mallabia – Mallabia (117,90km)
Etengabeko gorabeherak dituen etapa; bertan, 3. kategoriako 5 mendate puntuagarri eta 1. kategoriako bat igo beharko dituzte txirrindulariek. Etapa zaila izango da talde ugarietako liderrentzat lasterketaren kontrolari eutsi ahal izateko, izan ere, ez dago pelotoia hautsi ahal izateko igoera gogorrik. Etapa igoera txiki batekin amaituko da.
3. etapa: Donostia – Donostia (139,80km)
Ibilbidea azken 2 urteotan Donostiako Klasikoa Women’s-en izandako berbera da. Itzulia Women honetako etapa luzeena da eta Jaizkibel izango da lasterketako lider birtualari min eman nahi dioten talde guztien taktikak agerian utziko dituen mendatea, seguru asko, Itzulia Women’s 2022ren azken garailea nor den zehaztuko duena.
TXIRRINDULARITZA
Frolych Honore izan da Itzuliko bosgarren etapako irabazlea
Deceuninck-Quick Stepeko Josef Cerny taldekidearekin batera ihes eginda iritsi ostean
Pogacarrek lortu du garaipena Ermualden
Itzuliaren 3. etapan, azken metroetan Roglic mendean hartuta
Mikel Lizarte nagusi Amorebieta Klasikoan
Lizarte taldeko txirrindulari nafar gazteak taldeko lan ona erramatatu zuen azken esprintean