MENDI LASTERKETAK
2021eko Zegama-Aizkorri, bertan behera
Zegama-Aizkorriko antolakuntzak jakinarazi berri duenez, gaur egun bizi dugun osasun egoera dela eta, 2021eko edizioa ere BERTAN BEHERA UZTEA erabaki dute.
Aditzera eman dutenez, aurreko urteko hutsunea bete nahian, inoiz baina gogotsuago eta aldi berean ziurgabetasun handiagoarekin aritu dira lanean aurtengo edizioa prestatzen, baina konturatu dira ikusten ez denaren aurka borrokatzea oso zaila dela eta gainera uneko egoeraren arabera aldatzen ziren arauekin aurkitu dira eta hori dela eta, aurtengoan ere, ezinezkoa zitzaien denon segurtasuna bermatu.
Beraz, beste urte batez gorde egingo dira 2020an esleitutako dortsalak eta itxaron zerrendak eta horregatik, 2022an ere ez da aurre-izen emate eperik irekiko.
Amaitzeko, Antolakuntzako kideek Zegama-Aizkorrik dituen lau zutabe garrantzitsuenen aipamena egin nahi izan dute, haien babesa bihotzez eskertzeko:
Lehena, korrikalariak, pazientzia handiz hainbat urte zozketa itxaroten duten korrikalariak. Askorentzat urteko helbururik garrantzitsuena da Zegama-Aizkorri lasterketa eta pandemia honetan entrenatzen jarraitzeko argi izpi bat izan direlako pozik agertu dira.
Bigarren zutabea, urtero mundu osotik etortzen diren eliteko korrikalariak dira. Beraiek eman diote Zegamako probari urte guzti hauetan zehar nazioarteko lasterketa maila, eta bere izena zabaltzen lagundu dute.
Hirugarren zutabea, urtero lasterketa babesten duten zaleak dira. Ikusleak, korrikalariak Sancti Spirituko pendizean orroekin bultza egiten dituztenak, Urbiko zelaietan, inor gal ez dadin, pasilloak egiten dituztenak, euri, haize edo eguzki Aizkorriko puntan irribarre artean aldapa bukatu dela oihukatzen dutenak… Nazioartean “Basque fever” bezala ezagunak direnak alegia.
Eta azken zutabea, eta garrantzitsuena, lasterketan aritzen diren boluntarioak. Zegama-Aizkorriren izena irribarre batekin lotzea lortu dutenak, asko herrikoak bertakoak, baina baita inguruko herrietatik etorri eta asteburu batez ia zegamar bihurtzen direnak.
Oihana Azkorbebeitia bigarren Keykubat Mountain Run mendi lasterketan, Turkian
Bere taldekidea den Denisa Dragomir korrikalari errumaniarraren atzetik helmuga zapalduta
Aloñako igoera urriaren 17an lehiatuko da
Pandemiaren bilakaerak baimentzen badu Oñatiko lasterketa ezaguna urriaren hirugarren igandean izango da
EMF-ko 2021eko Mendi Lasterketen Txapelketak
BUTS Gasteiz-Iruñea eta Mitxarro Bira Bertikala zein Lineakoa izango dira lehiatuko diren lasterketak