TXIRRINDULARITZA
2020ko txirrindularitza egutegia birmoldatu dute
Txirrindularitzako egutegi berria zehaztu du Nazioarteko Txirrindularitza Batasunak
COVID-19ko pandemiaren eraginez 2020ko txirrindularitzaren egutegia guztiz aldatu behar izan dute. Egunak aurrera joan ahala lasterketen datak argitzen doaz, baina momentuz soilik Frantziako Tourrak du behin betiko data zehaztuta, gainerako lasterketena oraindik erabakitzeke dagoelarik.
Asteazkenean bildu ziren bideokonferentziaz Nazoarteko Txirrindularitza Batasuneko kideak, proba batzuen antolatzaile, txirrindularitza taldeen ordezkari eta txirrindulariekin batera.
Hartu duten lehenengo erabakia, lehiaketa guztiak uztailaren 1erarte bertan behera uztea izan da, World Tourreko probak abuztuaren 1ean hasiko direlarik.
Frantziako Tourra, abuztuaren 29a eta irailaren 20a bitartean lehiatuko da eta ondoren Suitzan jokatuko diren Mundialen txanda izango da, irailaren 20tik 27ra.
Handik aurrera eta oraindik zehaztu gabeko datetan, Italiako Giroa eta Espainiako Vuelta lehiatuko dira, eta bestelako datak bilatuko dira klasika garrantzitsuenentzako (Milán-San Remo, París-Roubaix, Lija-Bastogne-Lieja, Tour de Flandes eta Lombardiako Giroa).
Dena den, maiatzaren 15a jarri dute epe gisa, gizonezkoen zein emakumezkoen mailan egutegi definitiboa erabakitzeko.
Donostiako Klasikoa Tourra amaitu eta astebetera lehiatu ohi da eta beraz aurtengo data oraindik kolokan dago, noiz jokatuko den ahalik eta azkarren zehazten saiatuko delarik probaren antolakuntza.
Euskal Herriko Itzulia ere, Nazioarteko Txirrindularitza Batasunaren ordezkariekin harremanetan dago, zehazteke dagoen egutegiaren barruan lekua eskuratu ahal izateko.
Bestalde, K1T kluba eta M2 Eventos enpresak, Nafarroako Itzuliaren antolatzaileak diren heinean, jakinarazi berri dute aurtengo edizioa bertan behera geratzen dela, osasunarekin eta ekonomiarekin loturiko arrazoiak tarteko.
Horrela geratu da aurtengo txirrindularitza egutegia:
Frantziako Tourra Abuztuaren 29tik irailaren 20ra arte
Munduko Txapelketa (Suitza) Irailaren 20tik 27ra
Italiako Giroa Urria
Espainiako Itzulia Azaroa
Donostiako Klasikoa Zehaztu gabe
Milan-Sanremo (Italia) Zehaztu gabe
Flandriako Tourra (Belgika) Zehaztu gabe
Paris-Roubaix (Frantzia) Zehaztu gabe
Lieja-Bastogne-Lieja (Belgika) Zehaztu gabe
Lombardia (Italia) Zehaztu gabe
Euskal Herriko Itzulia Zehaztu gabe
TXIRRINDULARITZA
Aiztondo Klasika-Patxi Alkorta Memoriala bertan behera geratu da
Antolatzaileei ezinezkoa egiten zaie txirrindulari, antolatzaile eta zaleen segurtasuna bermatzeko beharko litzatekeen azpiegiturari aurre egitea
Oier Iturraldek irabazi du 2020 Transpyrenees txirrindularitza froga
Errepidean 1000 km baino gehiago egin eta 40 mendate igo ostean, 2 egun, 18 ordu eta 56 minutuko denborakin jantzi du txapela Atanok
Igor Arrietak irabazi du Euskadiko Junior mailako Txapelketa
Berriatuako lasterketa irabazi du uharte arakildarrak, urrutitik erasoa jo eta gero