TXIRRINDULARITZA

Igor Arrietak irabazi du Euskadiko Junior mailako Txapelketa

by | 2020/08/17

Argazkiak: puntagalea.com

Ibilbide gogorra zuen aurtengo Euskadiko Junior Txapelketak, izan ere, 102 kilometrotan hiru aldiz igo beharra zegoen Milloiko gaina, gehi hiru  mendate  (Mendexa bitan eta Astarrika), kontutan hartuta ere Lekeitio eta Ondarroako kostako bideak berez duen zailtasuna. Gogotik saiatu behar izan ziren beraz txirrindulariak, esan bezala Berriatuako lasterketak 6 mendate eta 100 kilometrotik gorako distantzia baitzuen.

Lasterketa oso gorabeheratsuan 192 txirrindularik hartu zuten parte, eta helmugarako 12 kilometroren faltan erasoa jo zuen Sakana Group- Aralar taldeko Igor Arrietak. Uharte arakildarrak aurrera egin zuen, atzetik inork ezin izan zuelarik bere erritmoari egokitu. Hartara, helmugara bakar bakarrik iritsi zen eta beraz Euskadiko junior txapeldun berria da Igor Arrieta, iazko txapela irabazi zuen Lander Lartitegiren lekua hartuz.

Igor Arrieta 2020 Lacturale Junior Trofeoa irabaztetik zetorren, uztailaren amaieran Ermitagaña Txirrindularitza Taldeak antolatutako lasterketa. Irurtzunen hasi eta Goldaratzen amaitutako 89,12 kilometroko proba ikusgarria izan zen, eta Ermitagaña Criterium Juniorrerako puntuagarria.

Sakana Group-Aralar taldeko Igor Arrieta uharte arakildarrak primeran irakurri zuen lasterketa, erasoa jo eta bakarrik helmugaratu zen Goldaratzen (2:20:05), atzean zetorren tropeltxoari minutu bat eta hamasei segundu aterata. Lacturale lasterketa irabazteaz gain, mendiko txapelketa irabazi zuen ere Igor Arrietak.

Euskadiko Junior Txapelketako sailkapena:

1.- ARRIETA,IGOR  SAKANA GROUP – ARALAR TT  02:39:20
2.- AZNAR,UNAI  QUESOS ALBENIZ 02:40:27
3.- ETXEBERRIA,HAIMAR  BURUNTZAZPI TX. ESKOLA  02:40:29
4.- CAMINO,EDER  ELECTROALAVESA-ETORKI  02:40:36
5.- ETXABE,KIMETZ  VIVEROS SAN ANTON-MARDU  02:40:38
6.- AZNAR,HUGO QUESOS ALBENIZ  02:40:41 .
7.- EROSTARBE,AIMAR  ULMA  02:40:59
8.- CARBAYEDA,BEÑAT  BURUNTZAZPI TX. ESKOLA  02:40:59
9.- MINTEGUI,IKER  QUESOS ALBENIZ  02:41:20
10.- CUEVA,UNAI  ULMA  02:41:30
11.- AZPARREN,ENEKOITZ  AMPO-IKOLAN SPORTS  02:41:30
12.- DIEGO,SERGIO  VICINAY CADENAS/LANCOR  02:41:30
13.- ROMERO,JAIME  SUMINISTROS ZADORRA-HEGOT  02:41:42
14.- POZO,ASIER  BURUNTZAZPI TX. ESKOLA  02:42:16
15.- ALBERDI,AITOR  SAKANA GROUP – ARALAR TT  02:42:18

TXIRRINDULARITZA

Share This