MENDIA
1980ko Everesteko espedizioaren gorazarrea egingo dute igandean
‘Gu ere bai!’ ekimenak omenaldia egingo die 1980ko Everesteko Euskal Espedizioan ibili ziren mendizaleei
Antzeko omenaldia egin zieten Arraten bertan 198ko uztailaren 6an. Igandeko programak orduko hura gaur egunera ekarri nahi du, haiek egindako balentriaren tamainak Euskal Herriaren historiako garaipenen lerroan dagoela gogoan hartuta.
40 urte bete dira (1980ko maiatzaren 14an) euskaldunek Everesteko gailurra lortu zutenetik. Martin Zabaleta mendizale hernaniarra, Pasang Temba sherpagaz batera, Everest mendiaren gailurrera iritsi zen, eta ikurrina jarri zuten bertan. Everesteko gailurra egin ostean, Euskal Espedizioa omendu zuten Arraten. Kalamua mendira igo eta gero ekitaldia egin zuten Eibarko auzoan, eta, aurten ere, antzeko omenaldi bat egitea pentsatu du Gu ere bai! ekimenak inguruko mendizaleekin batera.
Antzeko egitaraua prestatu dute iganderako. Kalamua mendira igoko dira, eta 10:00etan jarri dute ordua mendi tontorrean, leku desberdinetatik abiatuko diren ibiltariak elkartzeko. Gero, 13:00etan, ekitaldia eta omenaldi herritarra egingo diote Arraten 1980ko Euskal Espedizioari.
Alex Txikonek bertan behera utzi du Everest igotzeko saiakera
Azken egunotan botatako elurrak oso baldintza arriskutsuak eragin ditu Lhotseko horman eta elur-jausien arriskua nabaria zen
Larra-Belaguako Snowrunning proba larunbatean izango da
Elur gainean jokatuko den 11 kilometroko lasterketa hau 2020ko mendi lasterketen Rankingaren bigarrena izango da
Iragan ostiralean, Euskal Mendizaletasunaren Gala izan zen Amurrion
Euskal Mendizale Federazioak eta Pyrenaica aldizkariak 2019. urteko euren sariak banatu zituzten