HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Zortzinakako Sokatira Txapelketa Dulantzin
Larunbatean Dulantzin, 600 kiloko gizonezkoak eta 500 kiloko emakumezkoak aritu ziren zortzinakako Euskal Herriko sokatira txapelketan
Arratsaldeko bostetan hasita, Dulantziko kiroldegian gizonezkoen 600 kiloko kategorian eta emakumezkoen 500 kilokoan aritu ziren nor baino nor sailkapen orokorrerako puntuak pilatu nahian.
Gizonezkoak 600 kilotan lehiatu ziren bigarren jardunaldian eta Ibarra gipuzkoar zortziko taldea izan zen onena. Emakumezkoetan 500 kilotan aritu ziren, lehen jardunaldian, eta Badaiotz gasteiztarra izan zen irabazlea.
Gizonezkoek 600 kilotan aurreneko jardunaldia jokatu zuten Burgun eta Beti Gaztek irabazi zuen. Bigarrena larunbatean lehiatu zuten Dulantzin eta Ibarrak Beti-Gazte menderatzea lortu zuen, 7 puntu pilatuta garaipena lortu zuelarik. Jarraian, Beti-Gaztek 6, Muruetak 5, Gaztedik 4, Berriozarrek 3, Txantreak 2 eta Antsoainek 1.
Hala ere, sailkapen orokorrean oraindik Lesakako zortzikoa dago aurretik 13 punturekin. Ibarrak 12 ditu eta txapelketako urrezko domina airean dago.
Datorren hitzordua larunbatean, otsailaren 8an, izango da Ibarran. 17.00etan gizonezkoek azken neurketa erabakigarria izango dute.
Emakumezkoen lehian aldiz, honako taldeak izan ziren: Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi. Badaiotz izan zen irabazlea 6 puntu eskuratuta, atzetik Txantreak 5 lortu zituen, Beti-Gaztek 4, Gaztedik 3, Ibarrak 2 eta Antsoainek 1.
Beste bi jardunaldi geratzen zaizkie 500 kiloko kategoriako emakumezkoei, hurrengoa otsailaren 8an Ibarran eta azkenekoa otsailaren 15ean Berrizen.
Hurrengo jardunaldien egutegia:
-Otsailaren 8an Ibarran, 600 kiloko gizonezkoak (azken egunak) eta 500 kiloko emakumezkoen txanda izango da.
-Otsailaren 15ean berriz, Berriozarren, 560 kiloko gizonezkoak eta 500 kiloko emakumezkoak (azken egunak).
Eta azkenik, otsailaren 16an, Ezkabarten goizeko 11,30tan hasita, 580 kiloko kategoria mistoko txapelketa jokatuko da, egun bakarrera.
Talde partehartzaileak:
Gizonezkoak:
-680 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Goiherri, Zuraide A, Zuraide B, 6 Conceyos, Abadiño eta Murueta taldeak.
-640 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Zuraide A, Zuraide B, Txantrea, Abadiño eta Murueta taldeak.
-600 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain, Txantrea, Gaztedi eta Murueta taldeak.
-560 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Txantrea, Gaztedi eta Murueta (azken honen parte hartzea zalantzan dago) taldeak.
Emakumezkoak:
-540 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi taldeak.
-500 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi taldeak.
Mistoa: 580 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain, Txantrea, Bizindar, Gaztedi A eta Gaztedi B (azken honen parte hartzea ez da ziurra) taldeak.
Beti Gaztek irabazi du emakumezkoen pisu arineko txapela
500 kiloko kategorian, Beti Gaztek 12 puntu lortu zituen, Ibarrak 9, Txantreak 6, Badaiotzek 3 eta Berriozarrrek 0
Beti Gazte talde lesakarraren garaipen boladak ez du etenik
Gizonezkoen 680 eta 640 kilotako kategorietan zein emakumezkoen 540koan jantzi ditu Euskal Herriko txapelak
Abian da Goma gaineko Euskal Herriko Sokatira Txapelketa
Larunbat honetan hasita, Getxon jokatuko dituzte zazpi kategorietako txapelak martxoko asteburu guztietan