LASTERKETAK

Zornotzako Nazioarteko Krosaren edizio berria urrian jokatuko da

2021/01/08

Argazkiak: cdzornotza.eus

Europako Atletismo Federazioak zirkuitoko kros guztiak, eta neguko lasterketa gehienak bertan behera uztea erabaki du koronabirusaren eraginez. Beraz, 2021eko urtarrilaren 10erako aurreikusita zegoen Zornotzako Nazioarteko Krosaren 67. edizioa ez da hasierako data horretan egingo eta azkenean, Jauregibarko zirkuitoko proba urriaren 24an lehiatuko da. Hori bai, ñabardura garrantzitsu batekin, izan ere, egin ohi diren hamaika lasterketatik bi baino ez dira egingo.

Zornotzako Nazioarteko Krosa urtero urtarrilean Bizkaiko herri horretan egindako kros-lehiaketa da. Lehendabizikoz 1954an Zornotza Kirol Elkarteak antolatu zuen. Antolatzaileen arabera 1983.urtean ere bertan behera utzi behar izan zen hitzordua, Ibaizabal ibaiak gainezka egin ostean.

Lehen IAAFen estatusa zuen lehiaketa honek lasterketa nagusi bi ditu: gizonezkoena 10,7 kilometrokoa eta emakumezkoena 6,7 kilometrokoa bazen ere 2016tik aurrera 8,7 kilometrokoa da.

Aurreko edizioan, etiopiarrak izan ziren nagusi lasterketaren maila nagusietan, emakumezkoetan Tsige Abrehak irabazi zuen eta gizonezkoetan Enyew Mekonnenek jantzi zuen txapela.

SAILKAPENAK:

Maila: GIZONEZKO ABSOLUTOA (2000 eta aurrekoak) 10.700 m.

1 MEKONNEN, Enyew 33:32

2 ABADÍA BECI, Antonio 33:41

3 YEGO, Isaac 33:42

4 MAYO NIETO, Carlos 33:53

5 CARRO MORILLO, Fernando 33:55

6 BEN DAOUD BEN AKKI, Hamid 33:56

7 NILSSON, David 34:09

8 EL HASSAN, Oubaddi 34:11

9 NAGORE ARIZU, Javier 34:14

10 LAMDASSEM EL MOUHCINE, Ayad 34:19

Maila: EMAKUMEZKO ABSOLUTOA (2000 eta aurrekoak) 8.700 m.

1 ABREHA, Tsige 29:54

2 KOECH, Mercy Chemutai 30:32

3 CHERONO, Mercy 30:44

4 GARCÍA GRIMAU, Elena 31:48

5 RUIZ FERNÁNDEZ, Cristina 32:24

6 PELAYO GONZÁLEZ, Irene 32:32

7 CARRETERO CARNERERO, Tania 32:38

8 MELERO LACASIA, Maitane 32:47

9 ARCE PEREIRA, Carla 32:54

10 LOYO MENOYO, Elena 33:18

Behobia-Donostian izena emateko epea zabalik

Behobia-Donostian izena emateko epea zabalik

Lehen fasea, Martxoaren 24ean hasi eta Apirilaren 23an bukatuko da, honakoentzako delarik: Ohikoak 3/5, Patinatzaileak 3/5, Dortsal Solidarioak eta Pakete Turistikoak

T3T mendi maratoia bertan behera geratu da

T3T mendi maratoia bertan behera geratu da

Antolakuntzak beharrezkoak ziren berme guztiak ezartzeko larri zebilen eta parte hartzaileen prestakuntza ere zalantzan zegoen koronabirusak eragindako egoeragatik