MENDI LASTERKETAK
Zizurkilgo Gau Krosa 2021 lehiatu zen larunbatean
Zizurkilgo XXIV. Gau krosa, Ibontxo Gonzalez memoriala, lehiatu zen larunbatean, hilaren 18an
Zizurkilgo Udalak herriko eragileekin batera Kirol Astea antolatu du ostegunean hasi eta igandera bitarte luzatuko dena. Bertan kirol ezberdinak ikusi eta praktikan jartzeko aukera izango dute zizurkildarrek.
Ekitaldi guztien artean esanguratsuena Zizurkilgo Gau Krosa da, aurten XXIV. edizioa bete duena. Haurren gau krosa gaueko 22:00tan izan zen eta helduena berriz, orduerdi beranduago, gaueko 22:30ean. Distantziari dagokionez, adinaren araberako ezberdintasunak ezarrita zeuden:
-2005. urtearen aurretik jaiotakoek 7km egin behar zituzten.
-2006-2008 artean jaiotakoek 2,5km egin behar zituzten.
-2009. urtearen ondoren jaiotakoek aldiz, 1km egin behar zituzten, lehenengo 850 metroak kontrolpean eta azken 150 metroak libre.
COVID19 gaitzak egun duen bilakaeraren ondorioz, aurten aurreko urteetan baina jende gutxiagok parte hartu du gau krosean. Minutuko isilunea egin zuten lasterketa hasieran Ibontxo Gonzalezi omenaldia egiteko, orohar giro aparta sortu zelarik.
SAILKAPENA:
Gizonezkoak
1 Aitor Regillaga Beloki 0:22:48 Tolosa
2 Eneko Garin Arrastoa 0:22:51 Billabona
3 Julen Azkue Oria 0:22:55 Tolosa
4 Imanol Gonzalez Gete 0:23:12 Donostia-Alza
5 Javier Menta Martinez 0:23:22 Andoain
6 Iker Manso Blazquez 0:23:30 Tolosa
7 Oier Garaiburu Zubillaga 0:24:20 Berastegi
8 Iñaki Insausti Esnaola 0:24:40 Tolosa
9 Javier Rodriguez Barriga 0:24:47 Zizurkil
10 Haritz Zubillaga Astiazaran 0:25:01 22 Zizurkil
Emakumezkoak
1 Maialen Gurrutxaga Perez 0:27:30 63 Andoian
2 Aitana Amondarain Eskisabel 0:28:34 Tolosa
3 Nagore Azkue Oria 0:28:36 60 Tolosa
4 Iosune Alberdi Urrutia 0:28:56 Anoeta
5 Leire Rajado Lopez 0:29:21 25 Andoain
6 Ane Iturria Alzate 0:29:26 Tolosa
7 Nerea Amilibia Arruti 0:29:55 Zarautz
8 Irune Alvar Espatolero 0:30:52 Carcastillo
9 Nagore Arizaga Iribarren 0:31:02 Andoain
10 Aintzane Olaizola Irureta 0:32:15 35 Aizarnazabal
Robert Pkemboi eta Mayi Mujika izan dira irabazleak T3T proban
Keniarrak gainera lasterketako marka hautsi zuen, 3.56.29ko denborarekin lehen aldiz lau orduetatik jaitsiz
Ainara Uribarri Skymasters txapelketarako sailkatu da
Euskal Selekzioko korrikalariak bat egin du beraz, Ainara Urrutia, Sara Peña, Maud Combarieu eta Maite Maiorarekin
VII. Intxixu Trail lasterketa irabazi dute Nerea Amilibiak eta Hodei Lujanbiok
Pasa den igandean lehiatu zuten 16 kilometro luze eta 901 metroko desnibel positiboa duen proba