ARRAUNA
Zierbena eta Donostiarra, Euskadiko Txapeldunak
Emakumezkoetan Donostiarra eta gizonezkoetan Zierbena nagusitu dira aurrenekoz Euskadiko Txapelketan
Atzo eguerdian Euskadiko Traineru Txapelketa jokatu zen Lekeitioko estropada eremuan, 12:00etatik aurrera.
Orio zen faboritoa Emakumeen Euskadiko Traineru Txapelketa irabazteko, baina bigarren luze bikaina egin ondoren Donostiarrak eskuratu du garaipena, bere palmaresean aurreneko aldiz Euskadiko Txapelketa eskuratuz.
Ondarroa eta Lutxana berehala geratu dira atzean, Orio eta Donostiarra jarri direlarik estropada buruan. Orio Donostiarrarekiko bi segundoren aldearekin iritsi da ziabogara eta hortik aurrera, bi txalupek borroka estua izan dute baina azkenean, helmugatik 400 metro eskasera, Torrekua ontziak pare bat olatu hartu eta lau segundo aurretik jarri da garaipena erdietsiz. Orio hiru segundora helmugaratu da, hirugarren Arraun Lagunak izan da (covid-19agatik izandako positiboaren ondoren lehiatutako lehen estropadan) eta Tolosaldea laugarren.
Emakumezkoen sailkapen orokorra:
1. Donostiarra 11:28,27
2. Orio 11:32,08
3. Arraun Lagunak 11:46,61
4. Tolosaldea 12:06,47
5. Ondarroa 12:13,22
6. Deustu-Bilbo 12:25,90
7. Isuntza 12:29,10
8. Lutxana 12:43,34
Gizonezkoetan, Zierbenak erakustaldia eman du eta alde nabarmenarekin gailendu da. Bigarren txandan, Zierbenarekin batera, Hondarribia aritu da, iazko txapelduna, baina Zierbenak ez dio aukerarik eman, lehen ziabogan jada denbora onena egin duelarik.
Bigarren txandako denborak lehenengokoak baino nabarmen hobeak izan dira hasieratik, eta Zierbenakoek ondo eutsi diote estropadako lidergoari.
Horrela, bizkaitarrek 13 segundoko atera diote helmugan Hondarribiari eta 18koa Donostiarrari. Laugarren denborarik onena Bermeorena izan da, Zierbenak baino 25 segundo gehiago eginda. Santurtzi bosgarren izan da eta Orio seigarren.
Gizonezkoen sailkapen orokorra:
1-Zierbena 20:29.56
2-Hondarribia 20:42.57
3-Donostiarra 20:48.43
4-Urdaibai 20:55.48
5-Santurtzi 21:06.62
6-Orio 21:08.19
7-Zarautz 21:41.07
8-Ondarroa 21:44.61
TKE Liga koronabirusari aurre egiteko protokoloa lantzen ari da
Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako klubek jarduera-protokoloan adierazitako jarraibideak bete beharko dituzte
Eusko Label eta Eusko Tren ligek aurkeztu dute aurtengo egutegia
Eusko Label liga ekainaren 28an hasiko da, oraindik zehaztu gabeko leku batean, eta Euskotren liga uztailaren 4an, Coruñan (Galizia)
Maialen Chourraut, ‘Beldurretan Arraunean’
Brasilgo Olinpiar Jokoetatik Tokioko Olinpiar jokoetarako tartean izandako bizipenak hizketagai ditu Chourrautek dokumentalean