EUSKAL PILOTA
Zesta-puntako Banakako Txapelketa abenduaren 3an hasiko da
Hirugarren urtez jarraian, Berriatuko Mendibarren frontoian erabakiko da Banakako Jai Alai World Tourra. Abenduaren 3tik urtarrilaren 7ra jokatuko dute txapelketa eta partidu guztiak 21:00etan hasiko dira.
Aurten, hamalau pilotarik parte hartuko dute (azkenengo urteetan zortzi izan dira), horietariko zortzik lehiaketaren lehenengo fasean arituko direlarik: Jon ZABALA (Markina-Xemein), Thibault BASQUE (Bidarte), Ekaitz “GOIXERRI” (Mutriku), ANTXON Alberdi (Etxebarria), Jon TAMBOURINDEGUY (Bidarte), COSME Agirre (Zumaia), PATXI Tambourindeguy (Bidarte) eta Ludovic LADUCHE (Getaria).
Halaber, gainontzeko sei pilotariak zuzenean finalaurdenetan hasiko dute txapelketa: Jokin Arbe iazko txapelduna (Markina-Xemein), Aimar Aldazabal txapeldunordea (Berriatua), Aritz Erkiaga (Ispaster), Imanol Lopez (Zumaia), Xabier Barandika (Gernika-Lumo) eta Jean Olharan (Pau).
Esan bezala, kanporaketa fasearekin hasiko da lehia, abenduaren 3an, 4an eta 10ean, abenduaren 17an eta 23an lehiatuko dituztelarik final-laurdenak. Abenduaren 17ko final-laurdenean Erkiagak Olharanen kontra jokatuko du, eta Arbek kanporaketa faseko bi irabazleetako baten kontra. Fase horretatik final-laurdenetara sailkatzen den beste pilotariak Aimarren kontra jokatuko du abenduaren 23an. Egun horretan, Barandikaren eta Lopezen artekoa izango da beste final-laurdena. Finalerdiak, berriz, abenduaren 30ean lehiatuko dira.
Txapelketako aurreneko jardunaldiak asteburu honetan jokatuko dira. Lehen jardunaldia ostiral honetan izango da, non Zabalak Basqueren kontra jokatuko duen, Goixerriren eta Antxonen artekoa izango delarik gaueko beste partidua. Horietako irabazleek elkarren kontra jokatuko dute abenduaren 10ean. Larunbatean aldiz, Jon Tambourindeguy eta Cosmeren eta Patxi Tambourindeguy eta Laduchen arteko partidak izango dira eta kasu honetan ere, irabazleek elkarren kontra jokatuko dute abenduaren 10ean.
Enrique Abril Errebote Txapelketaren aurreneko partidak jokatu dira
Eguraldiak baimentzen badu, lehenengo faseko ligaxka irailak 20-urriak 18 bitartean egingo da
Urrizak zazpigarrenez irabazi du buruz buruko txapela
Iruindarrak zazpigarren txapela eraman zuen etxera, Kutxabank Torneoko finalean Endika Urrutiari 30 eta 27 irabazi ondoren
II. San Migel Xare Irekiko finalerdiak erabakita
Finalerdiak irailaren 26an: Lopetegi-Karrikaburu vs Borteyru III-Sistiage eta Etxeberri-Funosas vs Driolet-Moncada