FUTBOLA
Zer gertatuko da animazio-harmailarekin San Mamesen?
Igandean, abenduak 27, izan zen Athleticen Batzar Nagusia. Aitor Elizegik zuzentzen duen juntak ezezkoak jaso zituen mahai gaineratu zituen puntu guztietan. Baina kluben barneko egoera eta arazoetaz jardunik ez dugun elkartea izanik, oraingoan arreta jarri nahi diogu animazio-harmailaren proposamenarekin gertatutakoari. Eta horretarako Garazi Soldevilla (Bilbo, 1991), Iñigo Cabacas herri harmailako kidea elkarrizketatu dugu.
Egun on Garazi, zer zen atzo Athleticen batzarrean animazioa-harmailaren inguruan bozkatu zena?
Iñigo Cabacas-Herri harmailan denbora generaman kezkaturik San Mames Berrian ez zegoelako lehengo San Mamesen zegoen giroa. Animazio taldeak 800 lagunentzako tokia genuen zelaiaren izkin batean eta horrela ezin zen, Anoetan, Mendizorrotzan, edo Sadarren egoten den giroa sortu taldea animatzeko, eta gazteak eta zaletuak ezin zuten futbola bere erara bizi.
Hartara, denbora generaman ate atzeko harmaila osoa animaziotarako eskatzen. Athleticeko zuzendaritzak, Aitor Elizegiren gidaritzapean, bere asmoen berri ematen joan zaigu. Ez dugu negoziaketa formalik izan, baina etengabeko informazioa bai. Azkenean, batzarra baino lehen euren asmoa agertu ziguten. Ate atzeko 15 lerro osoak animaziorako izatea proposatzen zuten. Beraz, aurretik 800 lagunentzako tokia bagenuen, egitasmoa onartuz gero 2.200 lagunentzako lekua izango genuen.
Ez zen gure asmo osoa betetzen horrekin (guk harmaila osoa beharrezkoa ikusten baikenuen), baina aurrerapausua zelakoan, malgu jokatu eta baietza eman genion. Eta asmoa babestu egin genuen.
Eta zer da gertatu dena?
Batzarrak ez du onartu Athleticeko zuzendaritzak proposatu eta guk ontzat ematen genuen proposamena, 9 bozkagatik. Ez ditut datu absolutuak buruan baina beste puntuetan izan duena baino alde txikiagoa izan da honetan, baina egia esan ezustea izan da. (339 bozka alde izan zituen proposamenak eta 348 aurka, eta 41 abstentzio. Aurrekontuak aldiz, 256 bozka alde 454 bozka aurka).
Zeintzuk dira alde eta kontra bozkatu dutenen argudioak?
Kontra bozkatzeko arrazoiak bistakoak dira. Alde batetik Aitor Elizegiren juntak duen oposizio orokorra, eta bestetik harmailetan lehenagotik zeuden bazkideek mogitzeak euren ustetan dakarkien kaltea edo gutxienez euren aburuz eman den elkarrizketa eskasia.
Eta alde bozkatzeko, lehenago ere esan dugu, San Mames zaharrean zegoen giroa berreskuratzea, eta 800 lagunentzako tokia 2.200 lagunentzako egitea taldea animatzeko, eta ikuskizunarekin gozatzeko.
Ze egoeratan gelditzen da gaia?
Gu momentuz, klubak egiten edo proposatzen duenaren zain geratuko gara. Eurei dagokie proposamena egitea. Eta bestalde guk, gure artean ere, kolektibo anitza eta zabala garen heinean hausnarketa fase bati ekingo diogu.
EH Kirolak Euskal Herriko futbol talde onenaren txapelketa sortu du.
FUTBOLA Euskal herriko emakumezkoen kopa 6 urtetan zehar antolatu ondoren (2016ko finala Gernikan hurrengo 28an jokatuko da Athletic eta Real Sociedad artean), gizonezkoen taldeen artean ere nazio mailako lehiaketa abian jartzeko ahaleginetan dabil aspalditik EH...
Reala garaile Añorgaren aurka Andoainen
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Realak 2-0 irabazi dio Añorgari Andoainen jokatutako final erdian, eta ondorioz bera izango da abuztuan Athletic-en aurka jokatuko duena Gernikan, abuztuaren 27an egingo den finalean. Norgehiakoga politta...
Athletic nagusi Oiartzunen aurkako Kopako finalerdian
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Euskal Herriko Emakumezkoen VI. futbol Kopak badu lehen finalista, Athletic. Errenteriko Fanderian ljokatu du Oiartzunen aurka eta 1-3 irabazi du talde bilbotarrak.Partida jendez gainezka zegoen zelaian eta giro apartan...