IGERIKETA
Zarautz-Ubiri-Zarautz itsas zeharkaldia lehiatu zen igandean
Larunbatean egin zuten Getaria-Zarautz ohiko zeharkaldiaren ordezko lehen proba Balea Igeriketa Taldearen eskutik, eta 5.000 metroko ibilbidea egin behar izan zuten parte hartu zuten 200 igerilari inguruk, Mollarriraino joan eta etorrita.
Igandean berriz, 1.200 izan ziren uretara sartu ziren igerilariak, eta lehenengo helmugaratu ziren Alex Ojanguren donostiarra eta Candela Sanchez madrildarra. Guztira, 3.000 metro egin zituzten parte hartzaileek, Ubiri parerainoko joan-etorrian.
Gizonezkoetan, 36 minutu eta 59 segundutan helmugaratu zen Ojanguren, bigarren izan zen Enaitz Goñi hernaniarra (00:37:08) eta hirugarren Gorlizko Adnan Mustafic (00:37:11).
Emakumezkoetan berriz, 39 minutu eta 18 segundu behar izan zituen Candela Sanchez madrildarrak proba amaitzeko. Madrildarraren kasuan, gainera, bigarren garaipena izan zen igandekoa, larunbatean ere bera izan baitzen emakumezkoen artean lehen sailkatua. Bigarren sailkatu zen Amaia Zendoia donostiarra (00:40:27) eta hirugarren Itxaso Alonso bilbotarra (00:41:07).
Antolatzaileek gaineratu zutenez, zaila izan da ezohiko egoeraren ondorioz proba antolatzea, baina lagundu duten guztiak eskertu nahi izan zituzten, hoien artean hondartzara bertaraturiko zaleak, zeintzuek giro ederra sortu zuten.
Gizonezkoak:
- Alex Ojanguren (Donostia) 00:36:59
- Enaitz Goñi (Hernani) 00:37:08
- Adnan Mustafic (Gorliz) 00:37:11
- Peru Alfaro (Hernani) 00:38:15
- Ion Mujika (Donostia) 00:38:31
- Xabier Labaka (Bergara) 00:40:31
- Kepa Aldekoa (Oñati) 00:40:32
- David Rodriguez (Santiago Konpostelakoa) 00:40:42
- Mikel Iriondo (Ondarroa) 00:40:44
- Unai Agirre (Zarautz) 00:40:57
Emakumezkoak:
- Candela Sanchez (Alcorcon) 00:39:18
- Amaia Zendoia (Donostia) 00:40:27
- Itxaso Alonso (Bilbo) 00:41:07
- Amaia Iriarte (Burlata) 00:42:10
- Ana Vega (Donostia) 00:43:03
- Jone Zulueta (Etxebarri) 00:47:17
- Nerea Santos (Urnieta) 00:48:53
- Garazi Zabaleta (Zarautz) 00:49:01
- Mireia Camino (Zarautz) 00:50:00
- Naiara Perez (Azpeitia) 00:50:37
EMAITZAK: Hemen ikus daiteke sailkapen osoa.
Elite World 2021 One Wall Txapelketa jokatu da Valentzian
Euskal Herria ordezkatuz, Miren Larrarte txapeldunorde geratu da eta Lur Ziarrustak brontzezko domina eskuratu du
Beti Gazteko emakumeek irabazi dute Euskal Herriko launakako sokatira txapelketa
Datorren azaroaren 27an lehiaketa mistoaren txanda izango da Berriozarren, 280 kiloz azpiko kategorian
Iker Vicente eta Karmele Gisasola, Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako garaile
Vicentek iazko garaipena errepikatu zuen eta Gisasolak emakumezkoen lehendabiziko garaipena eskuratu du