EUSKAL PILOTA
XXXVIII. Euskal Herriko Pala Txapelketa ari da jokatzen Oiartzunen
Asteburu honetan bueltatu da Girizia elkarteak antolaturiko Euskal Herriko Pala Txapelketa, Covid19 gaitzak eragindako etenaldiaren ostean
1982an sortu zen Oiartzunen palazko txapelketa goma mazizozko pilotarekin. Egun, modalitate horretan egiten den Euskal Herriko bikote gehien jokatzen duten txapelketa bihurtu da. Horren berri izateko eta aurrerantzean gure xumean informatzen joan ahal izateko, Martxel Toledorekin aritu gara hizketan.
Nola sortu zen txapelketa?
82. urtean, Oiartzungo frontoi egin berria, Girizia elkarteak txapelketa herrikoi bat antolatu zuen, hasieran bertakoei zuzendua, baina pixkanaka indarra hartzen joan zen eta orain 82 bikotek hartzen dute parte gizonezkoetan eta 12ren batek emakumezkoetan. Euskal Herri osotik etortzen dira jokatzera (urte batzutan iparraldeko bikoterik ez dugu izaten, han modalitate hau oso gutxi jokatzen delako). Egun bikote gehien parte hartzen duten txapelketa dela esan daiteke. Eta modalitate honetako maila altuenekoa.
Nork antolatzen du?
Esan dugun moduan, Girizia elkarteak antolatzen du. Elkarte hau gastronomikoa da (egun Audientzia nazionalaren mehatxupean dagoena), 200 bazkide inguru ditu eta aktibitate ezberdinak jorratzeko taldeak ditu. Mendi taldea, pilota, zizkloturismoa, bertsolaritza, natura ea… Eta gure txapelketari dagokionez, Girizia elkarteko pilota taldeak antolatzen du, zehazki.
Zertan datza txapelketa?
Urtarrilean hasi eta eta apirilean bukatzen den txapelketa bat da. Hiru talde bereizten ditugu, kirol mailaren arabera. Lehen mailan, 16 bikote inguruk jokatzen dute, Euskal Herriko palista onenetarikoak tartean. Bigarren mailan daudenak 30 bat inguru dira, maila bikainekoak denak, eta hirugarren kategorian, frontoian txukun aritu arren aurrekoen maila hain altua ez duten palistak biltzen dira. Orohar, emakumezkoen partaidetza txikiago da. Dena den azpimarratu nahi dut, emakumezkoek txapelketarik ez zutenean jokatzen, Federazioak ez zielako aitortzen, Giriziak antolatutakoan hasi zirela jokatzen lehen aldiz. Egun, Federazioak berak ere antolatzen ditu.
Nola finantziatzen zarete?
Udalak laguntza txiki bat ematen digu eta gero bikotze bakoitzari izena emateagatik 50€ kobratzen diegu. Horren truke, txapelketaren bukaeran bazkari edo afari bat doan ematen diegu parte hartzen duten guztiei eta irabazleei txapelak eta kopak.
Plazandreak Torneoko lehen jardunaldia jokatu zen iragan asteburuan
Olatz Arrizabalagaren kaiolako bi puntuei esker, Reyes Azkoitiaren taldea izan da txapelketako lehen jardunaldiko garailea
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia jarri dute berriro martxan
Asteburu honetan ekingo zaio berriro txapelketari eta abuztuaren hasiera arte luzatuko da
Plazandreak-Laboral Kutxa Udako Torneoa
Pilota mistoko modalitatean lehiatuko da txapelketa eta hamabi pilotarik hartuko dute parte, lau taldetan banatuta